lunes, 22 de diciembre de 2014

Eguardi on!

Iritsi da iritsi, hainbeste itxaron duzuen momentua!  Gure aurkezpena egiteko Youtube-n zintzilikatu behar izan genuen gure bideoa. Bertan zintzilikatzeko ez genuen arazorik izan baina, uste baino lehen ikusi zuen gela osoak eta aurkezpeneko egunean, ez zuen guk espero bezelako zirrara eduki. Hala eta guztiz ere, ikaskideekin barre nahikoa egin genuen eta baita gu geu ikusterakoan ere.

Gure aurkezpena prestatzen ere lanak hartu genituen, dena idatzi genuen eta taldekide baten etxean ensaiatu eta ensaiatu aritu ginen. Hala ere, nahiko erraza egin zitzaigun dena prestatzea, azken finean, gu hiru astez murgilduta egon garen proiektua zen eta izugarrizko lana egin eta gero, dena buruz genekien.

Besterik gabe, bideoa gustatuko zaizuelakoan eta agian zuren inguruko haur edo gazteekin proposatzen dizuegun jolas honetara jolastea espero dugu. Horrez gain, hizkuntzak ere ikastea espero dugu, hizkuntza hauek egiazkoak ere badirelako.

Itzalekin bidaiatzen

Sazusavi Taldea

domingo, 21 de diciembre de 2014

ITZALEKIN BIDAIATZEN: Bideoaren muntaia


  Kaixo irakurleok! 

Gure proiektuaren inguruko informazio gehiago jakin dezazuen, sarrera honetan gure bideoaren muntaiaren inguruko gauza batzuk azalduko dizkizuegu.  

Gure bideorako beharrezkoak ziren eszenak grabatu genituenean eta musikako irakaslearen laguntzaz herrialde bakoitza errepresentatzeko erabili behar genuen musika prestatutakoan, proiektuaren muntaketari ekin genion.  Bideoen kontu honetan oso adituak ez garenez... zailtasun asko izan genituela aitortu behar dugu. Hasieran nahiko estresatu ginen bideoaren muntaiak ekarri zizkigun arazoekin (audioaren kalitate txarra, kamerak desenfokatutako eszenak moztu behar izatea...) baina hala ere, muntaketa prozesuan asko ikasi genuen eta emaitzarekin pozik gaudela esan dezakegu orain. Ba al daukazue gogorik bideoa ikusteko? Itxaron egin beharko duzue ba, oraindik prozesuaren beste fase batzuk azaldu behar dizkizuegu!! Muntaia egiteko batez ere hiru programa erabili genituen: Audacity (audioaren muntaia egiteko), Windows Movie Maker (bideoaren muntaian gehien erabilitakoa) eta Imovie (movie makerrek eskaintzen ez zituen hainbat aukera behar genituelako). 


 Ikaskide batzuek ordenagailuak emozioen probokatzaileak direla azaldu ziguten behin eta bideoaren muntaia egiten ari ginela horretaz oroitu ginen. Izan ere, ordenagailuek arazo asko eman zizkiguten arren (blokeatzen zirenean, bakarrik itzaltzen zirenean)... momentu onak ere eman zizkiguten eta lan handia izan arren primeran pasatu genuen bideoaren muntaiarekin. Gainera orain, bideoak muntatzeko gai gara (bazen ordua, ezta?) eta gabon hauetan beharbada ikasitakoa erabilgarria izango da opariren bat egiteko. Egon adi... hurrengo sarreran gure bideoaren esteka jarriko dugu eta!

  Sazusavi taldea.


ITZALEKIN BIDAIATZEN bideoaren grabazioa



Arratsalde on!

Gaurko honetan gure bideoaren grabazioari buruz hitz egingo dizuegu.

Beraz, lan modularrarekin hasterakoan, lehenengo taldekideen artean, hainbat ideia bota genituen eta ondoren sekuentzia taula egiten hasi ginen. Horri esker, gure ideiak modu argi eta ordenatu batean jartzeko aukera izan genuen.

Sekuentzia taula egin ondoren, gure bideoarekin lanean jarri ginen. Bideoan, sazusavi taldeko kideak agertzea erabaki genuen, azken finean ikastola edo familiako kideak lortzeko denbora gehiago behar genuelako. Beraz, herrialde bakoitzeko bi kide agertzea erabaki genuen, antzezteko bi eta erantzuna esateko beste bi kide.

Gure  jolasaren funtsa, itzalekin bidaiatzen deitzen denez, itzalen bidez herrialde bakoitzaren ezaugarriak antzerkia eginez transmititzea zen. Beraz, itzalak sortzeko, musika gelako txoko bat erabili genuen, bertan, soka luze bat erabiliz bi bloke lotu eta soka horretan, maindirea zintzilikatu genuen. Maindirearen alde batean, indar handiko argia kokatu eta alde berdinean, arteko klasean egindako apaingarriak jarriz, antzerki txikia egin genuen.

Bideoa grabatu ahal izateko, lehenik eta behin pertsonaiak bildu (sazusavi taldeko kideak) eta bideoa grabatzeko estenatokiak prestatu genituen.

Guk ekoiztutako bideo honetan atal batzuk ikusi daitezke, hasieran jolasaren izenburua eta gure ikusleei jolastera animatzen diegu, ondoren bi estenatoki ezberdin erabiliz jolasaren nondik-norakoak azaltzen dira.  Grabatzeko, eserleku bat beste baten gainean jarri eta goiko aldean, bideo kamara kokatu genuen, horrela bideoaren eszena guztiak alde berdinetik eta plano berdinak grabatzeko.      

Bideo hau argazki eta grabazio batzuen bidez osatuta dago, hasieran, jolasaren izena esan eta munduko mapa handi bat egazkin batekin desagertzen dijoaz, ondoren herrialde bateko antzerkia musikarekin batera azaltzen da eta horren jarraian ikusitako herrialdeari buruzko galdera. Bukatzeko, galdera egin ondoren erantzuna emango dugu, horrela aukeratutako herrialde guztiekin, eta bideoaren amaieran, gure talderen argazki bat ikusi daiteke, "imagine-John Lennon" abestiarekin eta lanarekin lagundu diguten guztiei eskerrak ematen dizkiegu.

         
 Bideoa editatzeko orduan, Movie Maker programarekin ere izan ditugu arazoak. Alde batetik, bideoa osatzerakoan behin baino gehiagotan “blokeatzen” zitzaigun programa. Hori dela eta, behin eta  berriz hasieratik egiten hasi behar izan genuen. Esperientzia duen lagun baten bitartez, hainbat teknika hobetu genituen, eta azkenean, irudiak bideo motzekin lotu eta bideoa osatzea lortu genuen. 
           
Bideoari soinua jartzerako orduan ere izan genituen geure gorabeherak. Izan ere, musikaren zati guztiak geuk grabatuak izan baitira. Batez ere, Txinako herrialdeko musika egiteko, bi xilofono erabili genituen, eta horiek grabatu ondoren, ordenagailuan entzuterakoan, kalitatearen galera eman zen.

Besterik gabe,



Sazusavi taldea.

viernes, 19 de diciembre de 2014

ITZALEKIN BIDAIATZEN (lehenengo astea)

Guk, kulturartekotasuna gaia lantzea erabaki genuen. Izan ere, pil- pilean dagoen gai bat da eta polita iruditu zitzaigun honen inguruko bideo bat egitea. Gainera, zerbait ezberdina eta originala egiteko ideia bururatu zitzaigun; gure itzalak erabiltzea bideoa antzezteko. 


Lehenengo astean, bideoaren nondik norakoak antolatzeari ekin genion. Alde batetik, bideoaren egituraren inguruan hitz egin genuen: sekuentzien ordena antolatu, sekuentzia bakoitzaren denbora adostu... Bestealde, antzeztuko genituen herrialdeetarako zer nolako apaingarriak erabiliko genituen ere erabaki genuen. Kartoi edo paper batzuk hartu eta apaingarri guztiak guk sortzea pentsatu genuen eta horretarako, kartoiak bilatzen hasi ginen. Azkenik, musikari dagokionez, guztia guk sortzea erabaki genuen. Izan ere, gutako bik abes

teko eta beste batek gitarra eta gitalelea jotzeko gaitasuna daukagu. Indargune hauek aprobetxatuz, bideoan isladatzea erabaki genuen. Gainera, lauhilabetean zehar musikako irakasgaian erabili ditugun musika tresnak sartzeko aukera ere ikusi eta guztia entsaiatzeari ekin genion.

Orokorrean oso gustura aritu ginen lanean eta hasierako ideiari forma ematen hasi ginenean asko motibatu ginen. Esan beharra dago, guztia pentsatzen hasi ginenean, buruan genituen gauza asko aldatzera behartuta ikusi ginela bideoaren denbora murriztua zela eta.

lunes, 24 de noviembre de 2014

Praktika on baten adibidearen aurkezpena

Egun on!

Gaurkoan, klasean, aurreko orduetan egindako praktika onak azaldu ditugu aurkezpenen bitartez. Horretarako gure aukera, Prezi baten bitartez aurkezpen osatu bat egitea izan da.

Gure praktika ona lanbideei eta soldatei buruzkoak dira, generoaren aldetik begiratuta batez ere. Horretarako, aurkezpen honetan ikus dezakezuten bezala, ariketa ezberdinak egin beharko dituzte ikasleek.

Aurreko argitarapenetan azaldu dugunez gure prozesua, buelta gehiagorik eman gabe bertan uzten dizuegu gure aurkezpena eta espero dugu gustatzea:

preziko aurkezpena



Mila esker irakurtzeagatik eta espero dugu zuen gustokoa izan dela.

lunes, 17 de noviembre de 2014

"El arte supremo del maestro es despertar el placer de la expresión creativa y el conocimiento (Albert Einstein)"

Aspaldiko!

Begoñak utzitako erantzuna aztertuz, gaurko klasean horren hausnarketa egin dugu, zuek horren jakinaren gainean egoteko, hemen azpian utziko dizuegu.

"El arte supremo del maestro es despertar el placer de la expresión creativa y el conocimiento (Albert Einstein)"



Esaldi honekin bat gatoz, irakasle batek ikaslearengan sormen adierazpena eta ezagutza esnatu behar duelako. Hori aurrera eramateko, edozein gai ikasleen interesarekin lotzea ezinbestekoa da, horrela haurren arreta deitzea lortuko du.

Gure praktikaldian ikusitako adibide argi bat, matematika ikasgaian hain zuzen ere, irakasleak kenketak azaltzerako orduan, zenbakiak erabiliz, antzerkia egiten zuen, kenketak egiteko metodoa ikasteko, modu erakargarri, dibertigarri eta ulerkor batean azalduz.

IKTarekin lotutako ikasgaian ikasi dugun gauzetatik, bloga sortzeaz gain, driveren erabilpena eta horrekin batera, aurkezpenetarako erabiltzen ditugun betiko aplikazioak alde batera utziz, aplikazio berriak erabiltzen ikasi dugu, adibidez, Prezi edo shildeshare.

IKT arlotik abiatuz, orain arte barneratutako guztia laburbilduz, teknologiarekin pazientza gehiago edukitzea, blogen sormen eta erabilpena, taldekideen artean elkarlana sustatzea eta egunero erabiltzen ditugun teknologiei garrantzia gehiago ematea da ikasi duguna. Hala ere, jaio garenetik, teknologia geroz eta gehiago eboluzionatzen ari da eta guk hori ikusiz handitzen ari garela pentsatzen dugu. 

Teknologiei buruzko lana egin behar genuela esan zigun gure irakasleak, Begoña, guk ezagutzen ez genuen alderdi bat ikertzearena ideia ona iruditu zitzaigun eta horregatik USBen eboluzioaren istorioa aztertu ondoren, ikasle guztien aurrean aurkezpena egin genuen. Ikasle gehienok, gu barne, ez genuen inolako ezagutzarik gaur egun dauden teknologi gama ezberdinen inguruan, baina egindako aurkezpen horiei esker, guretzat ezezaguna zena, ezaguna bihurtu da.

Gure hausnarketa interesgarria iruditzen zaizuelakoan,

Beste bat arte! 



Sazusavi.

miércoles, 8 de octubre de 2014

Lanari amaiera ematen




Egun on!

Gaurko klasean, egun hauetan egiten aritu garen proiektuaren azkeneko fasean murgildu gara. Lanean hasi baino lehen, taldekideak elkartu eta bilera txiki bat egin dugu, zer falta den eta zer ez azalduz. Bertan, zehaztasun txiki batzuk besterik ez zirela falta konturatu eta berehala jarri gara lanean,  gogotsu. Lanaren azkeneko atala egiten ari garela, zalantza batzuk sortu zaizkigu eta irakasleari galdetu behar izan diogu. Irakasleak erantzunekin, guk pentsatzen genuena baino gehiago dakigula ohartu gara. Lortutako erantzunarekin gure zalantzak argitu dira eta berehala lanari ekin diogu azkeneko xehetasunak bukatuz.



Lana bukatutakoan, dena errebisatzen aritu eta aldaketa batzuk egiten aritu gara. Lan honen fruituaren emaitza txiki bat ikus dezazuen, bertan uzten dizkizuegu lankidetza ikaskuntza, Web 2.0 eta praktika onaren definizioak.


  • Lankidetza ikaskuntza: Ikaskuntza prozesua bakarka egin beharrean talde lanaren testuinguruan garatzea da. Elkarlanean, edukiak barneratzeaz gain, balore indartsuak lantzen dira, solidaritatea, konpromezua, komunikazioa, koordinazioa, adiskidetasuna eta errespetua besteak beste. Helburu berdina duen talde bat osatzen duten lankideen artean irakaskuntza- ikaskuntza prozesu bat elkarrekin eraikitzea ( batak bestearen hutsuneak betez) da lortu nahi dena.

  • Web 2.0 hitza 2003an sortu zen eta interneteko hainbat aplikazioren garapenak sortu zuen fenomeno sozialari erreferentzia egiten dio. Kontzeptu honen bitartez Webaren bi garai bereizten dira. Web 1.0  garaian erabiltzaileak era pasiboan informazioa jaso edo publikatzeko gaitasuna zeukan baina ez zegoen beste erabiltzaile batzuekin interakzioan jarduteko ahalmen handirik. Web 2.0a aldiz, edukiak partekatzeko eta interakzioa ahalbidetzeko gaitasuna duten plataformek osatzen dute.

  • “Praktika ona” kontzeptua enpresen munduan jaio zen eta honela definitua izan zen: Praktika onek kontextu jakin batean hobekuntzak ahalbidetzen dituzten horiek dira. Ikasiak eta transferituak izan daitezke. Enpresen mundutik hezkuntzaren mundura hedatu da praktika onen kontzeptua eta hezkuntzan eman zaion definizioa honakoa izan da: eskola-prozesuak eta ikasleen emaitzak hobetzeko erabiltzen den iniziatiba edo plangintza.


Gehiago jakin nahi baduzue, gure lana osorik publikatu arte itxaron beharko duzue. Hurrengo bat arte


Sazusavi Taldea.














lunes, 6 de octubre de 2014

Amara Berri Eskola eta hedabideak


Arrasti on irakurleok!

Gaurkoan ere arratsaldeko saio teorikoan bisitari berezi bat izan dugu: Amara Berri eskolako hedabide arloko koordinatzaile den Amando. Amandok hamabost urte daramatza Amara Berriko Ferrerias eskolan lan egiten. 


Amandok, Amara Berri sisteman oso garrantzitsuak diren hedabideekin nola egiten duten lan azaldu digu. Lau hedabide mota erabiltzen dituzte eskola honetan: TxikiwebaAmara Berri irratiaAmara Berri telebista eta Amara Berriko egunkaria. Baina hauek azaltzen hasi aurretik Amara Berri eskolak duen bitxikeri bat kontatuko dizuegu... Zein ote?


Amara Berri eskola izen bera daraman hezkuntza sistemaren sortzailea izan zen. Sistema honek berezitasun handi bat dauka: ez dituzte liburuak erabiltzen, proiektuetan oinarritutako sistema delako. Beraz, ikasleek taldeka edo bakarka izan daitezkeen proiektu ezberdinen bitartez curriculumean agertzen diren helburuak eta Jaurlaritzak zehaztutako programazioa betetzen dute. Zikloka lan egiten dute, horrela, ikasle nagusiagoek txikiagoei laguntza eskaintzen diete. Guztira Euskal Autonomia Erkidegoan hamazazpi dira sistema mota hau erabiltzen duten ikastetxeak: 

BIZKAIAN
Allende Salazar HLHIGernika-Lumo
San Frantzisko HLHIBermeo
Etorkizuna IkastolaAbanto-Zierbana
Gorliz HLHIGorliz
Landako HLHIDurango
Larrea HLHIAmorebieta-Etxano
Mundaka HLHIMundaka
Zelaieta HLHIAbadiño

GIPUZKOAN
Amara Berri HLHIDonostia
Harri-Berri-Oleta HLHIDonostia
María Reina EskolaDonostia
Murumendi HLHIBeasain
Ondarreta HLHIAndoain
Txinkorta HLHIBidegoain
Urdaneta HLHIOrdizia
Zestoa HLHIZestoa

ARABAN
Okondo HLHIOkondo
Etxaurren IkastolaZuhatza-Aiara





Interesgarria ezta?


Jarraian Amara Berri Eskolako hedabideen aurkezpen txiki bat egingo dugu:

ABE (Amara Berri Egunkaria):

Hau argitaratzea eta editazioa egiteko, Publisher programa erabiltzen dute, errazena delako eta haurrek egoki erabiltzen ikasten dutelako.

Egunkaria, bere izenak esaten duen bezala, egunero argitaratzen da. Kazetariak hirugarren zikloko lau ikasle izaten dira (10-12 urte bitarteko haurrak). Hauek egunkariaren argitalpena baino bi egun lehenago lanean hasten dira eta egunkariak izango dituen edukiak erabaki eta prestatzen dituzte. Horretarako, fitxa bat bete behar izaten dute, bertan, horri bakoitzean zer jarriko dute eta nola adieraziz. 



Egunkari hau egiterako orduan, eskola berdinean, bi eraikin ezberdin daudela aprobetxatuz, hau da, Morgans eta Ferrerias daudenez, egun batean batek eta bestean besteak argitaratzen dute esandako egunkaria.









Egunkari honek, 8 orri izaten ditu gutxienez:


  • Lehenengo orrialdean, albistea jartzen da, aurkibidea eta albo batean, agurra, egileen argazkia eta haien gustuak azaltzen dira.
  • Bigarren eta hirugarren orrian, Gaur eta Hemen atala azaltzen da (berri bat), inkesta ageri da eta elkarrizketak ere bai eta gainera, eguraldia ere ageri da.
  • Gainerako orrietan, asmakizunak, lumaren kilimak, deskribapenak eta ikasleek eginiko hainbat lan agertzen dira.
  • Hontaz gain, gehigarriak ere jartzen dituzte, kontutan edukita, geratzen zaien denbora.
  • Denera, hiru edo lau albiste jartzen dituzte, baina albiste hauek ez dute zertan eskolakoak izan behar, kanpoko albiste interesgarriak ere izan daitezke.
Ikasleek, beraientzako egunkari txiki bat izango dute txuri beltzean eta beste bat ateratzen dute denek ondo ikus dezaten koloretan eta tamaina handiagoan.

Gainera, hemen egindako lanen argitalpenak egiterakoan, ikasleak, lan hau ordenagailuz egina jasotzen du eta hortaz gain, bere lana argitaratua non eta noiz agertu zen edo aurki dezakeen agertzen den nota bat ere edukitzen dute. Horrela, etorkizunean edo etxera iristerakoan, lanaren helburua burutua ikus dezakete, hau da, beraien lanak helburu erreala duela ikus dezakete.





Amara Berri irratia:

Programa hau entzuteko, zuzenean entzun daiteke, FM 107.2 frekuentzian edo bestela, Quick Time programa deskargatuta, haien webgunean.

Irratia, 2. zikloko 2 ikaslek maneiatzen dute, zuzenean entzuten da ahotsa, honek dituen abantailekin eta desabantailekin batera. Eskola honek, D eta B ereduak lantzen dituen, proiektu hauek egiteko, denak batera jartzen dira, horrela, euskaldunek erdaldunengandik ikasten dute eta erdaldunek euskaldunetatik.

Talde honetako beste bi kideak, liburutegiko maileguetaz arduratzen dira.

Saioa egiteko gela, gela normal bat da, lau zatitan banatua dagoena. Zati horietako bat prentsarako bideratua izango da eta beste hirurak, irrati saiorako.

Programa egiten ari diren bitartean, ikaslee gehiago etor daitezke beste geletatik, beraien lanen argitaralpenak egitera. Ikasle hauek etortzen ez direnetan, irratiaren teknikariek beraien saio propioak egin beharko dituzte eta horretarako beste fitxa bat betetzea eskatzen zaie, saioaren nondik norakoak jakiteko.



Programa honek bere helburuak betetzen dituen ala ez jakiteko, irratia kudeatzen ari diren ikasleek fitxa betetzerakoan fosforito kolore ezberdinekin beraien saio propioak eta beste ikasleen saioak markatuko dituzte, hau egiten dutenean, Amadori emango dizkiote eta berak erabakitzen du, irakasleei arreta deitu zikloko bileran ala ez. Arreta deitzearekin, irratiaren erabilera sustatzea esan nahi dugula argi geratu dadila.





Txikiweba:

Honetarako, lau ikasle arduratzen dira, baina bikoteka lan egiten dute, beraz, bikote batek egun bateko Web orria landuko du eta besteak hurrengokoa. Ikasle hauek, 3. ziklokoak dira, beraz, seigarren mailan dauden ikasleek joan den urtean ikasi zutena, txikiagokoei, hau da, bostgarren mailakoei erakusten diete. Metodo honekin, irakasleak lasaiago egon daitezke eta ikasleek esperientziarekin ikas dezakete handiagokoekin, gainera, zaharrenek, praktikan jar ditzazkete beraien ezagutzak eta azaltzeko moduak.

Amara Berri telebista

4 ikaslek hartzen dute parte hontan, baina, horietako bik goizean grabatuko dute saioa eta arratxaldean editatuko dute, oso prozesu azkarra dela ere esan beharra dago. Hau egiteko, bi egun dituzte eta haien denbora librean gainera, argazkiz-argazki saila lan dezakete. Bertan, argazki ezberdinak aterako dituzte eta editatzerakoan, mugimendua jarriko diete, horrela, marrazki bizidun bihurtu daitezkeelarik.


Sail honetan, irratian ez bezala adibidez, gorrek ere parte hartu dezaketela ikusi dugu. Beraien hizkuntza garapen maila ez dago hain garatua irrati batean jarduteko baina telebistan jarduteko, oso ondo garatua dute hizkuntzaren garapen hau. Gainera, horrelako bideo bat jarri digutenean, denak harrituta gearatu gara haurrak zuen gaitasuna ikusirik, nahiz eta ala ere, subtituluak jarri behar izan, hitz batzuk edo esaldi batzuk ulertzen ez zaizkiela eta.


Hau dena azaldu ostean, ikaskideak, zalantza batzuk eduki ditugu Amara Berri sistemari dagokienez. Haietako bat eta gure ustez garrantzitsuena, gure ikaskide batek egin duen galdera izan da:

- Zikloka banatutako sistema honetan errepikatzerik ba al dago eta zein irizpide jarraitzen dira errepikatu arazteko?

Galdera hau oso ona eta interesgarria iruditu zaigu eta Amadok honela erantzun dio:

- Batzuk bai errepikatzen dute eta honetarako momenturik onena, lehenengo zikloa izaten da. Errepikatzeko irizpideak honakoak direla esan du:


  • Irakurketa maila oso baxua edukitzea.
  • Idazketa maila oso baxua izatea.
  • Enpatia ez garatzea.
Zergatik den adin hau egokiena, normalean irakurtze eta idazte prozesuetan arazoak izaten dituztelako delako.

Hau eta gero, irakasle batek, eraldaketari buruz galdetu dio eta berak esan duenez, eraldaketa izugarria izan da. Orain dela 15 urte sartu zen Amado Amara Berri eskolan eta bertan dagoeneko telebista analogikoa eta irratia sartuak zeuden arren, izugarri aldatu dela gauza esaten zigun. Orain, blogak egiten dituzte, Makintosh programak erabiltzen dituzte (hau da, Mac ordenagailuek dituztenak), eskola 2.0 programan satuak daude, Haur Hezkuntzan tabletak erabiltzen dituzte eta abar.

Beste galderarik ez zegoela eta, aurkezpena bukatutzat jo dugu baina zuek galderarik izanez gero, hemen galdetu zenezakete eta gu gustu handiz erantzuten saiatuko gunateke.


Besterik gabe eskerrik asko beti bezala gure bloga irakurtzeagatik!




Sazusavi taldeko kideak.

Gaurko lanaren fruitua

Kaixo:

Gaurkoan, gure Web 2.0 tresneriari buruz jardun gara. Bertan, proiektuarekin aurrera egiteko galdera batzuk erantzuten aritu gara:

  • Sarrera testuingurua: lankidetza ikaskuntza, web 2.0 eta praktika onak zer diren….
  • 2.0 tresnaren deskribapena: zer da, zertarako balio du, zein tresna antzeko dauden, nondik deskargatu ditzakegun, erabilpenaren inguruko ezaugarri nagusienak…
  • Diseinatutako praktika onaren nondik norakoak. Zergatik da Praktika Ona?
  • Ondorioak: LHn tresnak izan dezakeen erabilgarritasuna, praktika onak direnak eta ez direnak dituzten ondorioak eredu pedagogikoan,.. Ze IKT integrazio mota proposatzen dugu? Zergatik? Nola gauzatzen da hobekuntzarako berrikuntza? 

Hauek erantzuten saiatu garen arren, arazo batzuk eta zalantza batzuk izan ditugu eta beraz, ez dugu lana guztiz bukatu. Hala era, nahiko aurreratu dugula iruditzen zaigu eta gure aurrerapenekin oso pozik jarri gara.

Hurrengo saioan jarraituko dugu lan hau burutzen eta espero dugu, gaur bezain beste aurreratzea.

Zuen gustukoa izango delakoan





         Sazusavi taldeko kideak, pozez beterik :                     

miércoles, 1 de octubre de 2014

Lan eta lan gaurko klasean


Kaixo:

Hemen gara berriro ere gure blogeko argitalpenak idazten eta aurretik eginak genietuenak editatzen. Atzo, ohartu ez bazarete ere, arazotxo batzuk eduki genietuen argazkien fondoarekin, interneten fondo txuria zuten bi argazki aukeratu genituen blog honetan jartzeko baina, publikatuta ikusi genituenean, fondoa txuria beharrean, beltza ikusten zen. Hau konpontzeko, gure irakasle Begoñari galdetu diogu, guk asmatzen ez genuelako eta nazka-nazka eginda bukatu genuelako. Irakasleak, PowerPoint batean argazkia itsasteko esan digu eta irudi formatuarekin (.jpeg) gordetzeko, gero blogera joan eta irudia igo dugu. BAI! Lortu dugu argazkiaren fondoa txurian geratzea!


Hau egin ostean, proiektu berri batekin jardunean hasi gara, haurrekin Web 2.0ko tresnak erabiliz, jarduera ezberdinak proposatu behar ditugu eta horretarako, tresna hau azaldu beharko dugu. Tresna aukeratu ostean, Google Drive, informazioa bilatzen eta klasifikatzen hasi gara. Honetarako, interneten murgildu gara eta bertan euskeraz eta gaztelaniaz dagoen informazio mordoa aurkitu dugu. Informazio hau Google Drivera igo dugu eta taldekoeekin elkarbatu dugu, ondoren, inprimatu eta informazio baliagarria aukeratzen hasi gara.




Hau egiten ari ginen bitartean, taldekide bati, zalantza bat sortu zaio eta besteekin hitz egiterakoan, ez genekien zer erantzun. Beraz, Begoñari galdetu diogu eta arazoa argitu ostean, gauza batzuk gaizki egiten ari ginela konturatu gara. Guk uste genuen, dena azaldu behar zela eta tresna honek dituen abantaila eta desabantailak ahoz esan behar genituela baina, irakasleari esker, konturatu gara, gure aurkezpenaren barruan, tresna hauek erabiliz egina dagoen aurkezpen bat sar genezakeela. Hau eta gero, mangak gora igo eta lanean hasi gara.

Gure lana zuei gustatuko zaizuen moduan jartzen jardungo dugun bitartean, ondo jarraitu irakurle maiteok!

Sazusavi taldea, lanean.

martes, 30 de septiembre de 2014

IKT-en erabilera Donostiako Ekintza Ikastolan


Arratsale on irakurleok!


Gaur arratsaldeko saio teorikoan Ekintza Ikastolako zuzendari pedagogikoa (Mertxe) eta irakasleetako bat (Joxi) etorri zaizkigu visitan. Ikastolan IKT-ak nola erabiltzen dituzten kontatzera etorri dira eta orain, entzundakoaren laburpen bat egiten saiatuko gara.

Informatikaren uholdea eskoletara heldu zenean, irakasle gehienek prestakuntzarik ez zutela aitortu digute Mertxek eta Joxik; baina, azken urteotan teknologia oso azkar garatu denez eta orain IKT-ak eskolan egunero erabiltzen dituztenez, irakasleak honen inguruan ikastera behartuta ikusi dira. Ikastolako irakasleei honakoa eskatzen zaie:
  • Dokumentu idatziak sortzeko Word erabiltzen jakitea.
  • Edizio elektronikoak egiteko Publisherrekin lan egiten jakitea.
  • Aurkezpenak egiteko: Powerpoint, Prezi eta slideshow programetaz baliatzeko gai izatea.
  • Bideoen ediziorako: Pinnacle programa erabiltzen jakitea.
  • Eskolako plataforma erabiltzeko eta ikasleen gurasoekin korreo bitartez komunikatzeko gai izatea.
  • Dokumentuak elkarbanatzeko: Drive, dropbox... erabiltzen jakitea.



Irakasleek esan digutenez, ikastolan erabiltzen duten softwarea euskarazkoa da (ESNA) baina aisialdiarekin lotutako jardueraren bat planteatzen dutenean, orokorrean, zaila izaten da euskarazko aplikazio edo programak aurkitzea. Horrek ikasleen buruan dikotomia argi bat sortzen duela aipatu digute, izan ere, normalean, ordenagailuetan, mugikorretan, tabletetan... erabiltzen ditugun aplikazio edo programa gehienak erderaz izaten dira, aldiz, eskolan euskaraz egin behar izaten dute lan ikasleek eta horrela euren buruan banaketa sortzen da: euskara eremu formala edo akademikoan erabiltzen ikasten dute, aldiz, gaztelera, aisialdirako. Horrek, ez dio euskararen egoerari mesederik egiten eta gure hizkuntza bultzatzeko lan egiten duten irakasleak arduratuta daude gai honekin.

Ekintza ikastolan hainbat proiektu erabiltzen dituzte IKTak lantzeko. Astean behin, adibidez, ikasleek bideo bat grabatzeko aukera dute (Ekintza TV http://www.ekintzatelebista.org/) eta bertan abestu, dantzatu, antzeztu, azalpenak eman... egiteko aukera dute. Ikasleen bi bideo ikusteko aukera izan dugu, eta oso originalak iruditu zaizkigu. Ikasgela bakoitzari, animali izena ematen zaio eta horrela lehen hezkuntzako maila ezberdinek ikastetxeak egindako blogean idatzi beharko dute klasean egindakoa, hemen ikusi daiteke hori adibidez, http://www.ekintza.org/es/es_blogs.html

Esandako guztia laburtuz, lehen, ikastoletako gela bakoitzean ordenagailu bat zegoen eta gaur egun gela batean dauden ikasle bakoitzak ordenagailua dauka, hor ikusten da IKTaren integrazioa hezkuntzan. Gainera, Mertxek eta Joxik azaldu diguten bezala, kontradikzio bat dago guzti honetan, irakasleek teknologia ikastoletan integratzea nahi dute baina era berean, ez dute ikasleak mobilarekin edota ordenagailuan sare sozial batean sartuak egotea.


Oso interesgarria izan da gaurko hitzaldia. IKTari dagokionez, gure inguruko ikastolek erabiltzen duten metodologia hain gertutik ikustea baliagarria izango da gure etorkizunerako. Gaur arte, ez genekien zein tresna teknologiko erabiltzen jakin behar genuen hezkuntzako lan munduan sartzerakoan, ez genekien nola lantzen ziren tresna hauekin proiektuak, ez genekien tresna ezberdinak existitzen zirenik lan berdin bat egiterakoan edo proiektu berdinak aurkezterakoan.

Gainera, beraien umorearekin, aurkezpena oso entretenigarria eta dibertigarria egin dute, oso azkar pasatu zaigu denbora eta konturatu baino lehen, bukatua zen aurkezpena. Horrek ez du esan nahi, bukatu eta gero, jakin minik ez dugula izan, gure artean ere galderak egin ditugu eta ikaskide batzuk gainera, galdera horiek altuan egin zituzten eta horri esker, zalantza mordoa argitu ditugu. Bertako galdera batekin jakin dugu adibidez, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan, ez dituztela proiektu hauek erabiltzen.

Guri bezain beste gustatu zaizuelakoan, eskerrik asko irakurtzeagatik eta hurrengo argitalpen arte ondo segi =)

Sazusavi taldeko kideak.


lunes, 29 de septiembre de 2014

Web 2.0 eta praktika onak


Egun on
Bonjour
Buongiorno
Bons dies
おはよう
Goedemorgen
Guten Tag
Good morning

Bi aurkezpen izan ditugu klase honetan, bat gurea aurreko argitalpenean azaldu dizueguna eta bestea gure kideena. Web 2.0 eta praktika onei buruz hitz egin digute bertan hiru alderdi daudela erakutsi digute testuinguruekin loturikoak. Gainera, ezaugarri ezberdinak daudela ikasi dugu eta ikasleak zein irakasleak motibatuak egon behar dutela lanean jarduteko.

Guretzako berria den metodo bat ere aipatu digute, MAT metodoa, teknologiaren adaptazioaren ikerketarako sortua.
Bertan, lau printzipio daude eta konpetentzia ezberdinak, hala nola, linguistiko, digitala eta soziala.

Informazio gehiagorako gure ikaskideen bloga uzten dizuegu.


Web 2.0 eta praktika onak

Eskerrik asko
Danke
Dank je wel
ありがとう
Merci
Thank you
Grazie
Gràcies



Sazusavi グループ .

Praktika onen ezaugarriak

Egun on!
Good morning!
Guten Morgen!

Gaurko klasean, praktika onen ezaugarriei buruzko aurkezpena egin dugu. Bertan, IKTek barneratzen dituzten tresnak eta baliabideak azaldu ditugu, baita ere, gaur egun irakasle batek hiru ezagutza barneratuak izan behar dituela, pedagogia, teknologia eta jakintzagaitzako ezagutzak hain zuzen ere. Kooperazioa eta kolaborazioaren arteko desberdintasunak agerian utzi ditugu eta teknika eta errekurtso ezberdinak aztertu ditugu.  Hau guztia beheko Power Pointean uzten dizuegu.




Hau ikusi ondoren inolako galderarik edo zalantzarik baldin baduzue, behean galdetu dezakezue, gu prest egongo gara zalantza horiek argitzeko. Hurrengo arte!

Sazusavi taldea.

miércoles, 24 de septiembre de 2014

Teknografia


Memoria gehigarriak from Sazusavi Lehen Hezkuntza on Vimeo.


Egun on bisitariok!

Good morning visitors!


Gaurkoan memoria gehigarrien eraldaketak jasotzen dituen bideoa aurkeztu dugu gelan.Bideoak gehienez 3 minutuko iraupena izan behar zuenez, nahiko laburtu behar izan dugu. Gailu bakoitzaren argazkiak jarri eta informazio ezberdina txertatu dugu: gailuaren izena, sorrera urtea eta memoria ahalmena. 

 Programazioaren historian garrantzitsua izan den emakume baten argazkia ere erantsi dugu: Lady Lovelace. Izan ere, emakume hau izan zen historiako lehenengo programatzailea eta datu honek gure arreta deitu zuen lehenengo momentutik.


Teknografia egin ahal izateko informazioa hemen aurkitu dugu, beraz, gaiaren inguruan gehiago jakin nahi izanez gero web orrialde horretan nahi beste informazio aurkitu dezakezue.


Gure ikaskideek ere, haien teknografiak aurkeztu dituzte. Gai anitzak jorratu dira ikasgelan, hala nola, telefonoen eta mugikorren garapena (Laukixak taldea lehenengoa, Mine taldea bigarrena), inpresoraren (Aimi taldea) eraldaketa urteetan zehar, idazteko makinak (Inurri Apopiyuak taldea)  jasan duen eboluzioa eta arbelaren garapena (A taldea). Orokorrean, oso gustuko izan ditugu gure ikaskideen lanak eta gaur arte ezezagunak ziren datuak ikasi ditugu. Adibidez, telefonoaren sorreraren zergatia. Lan guztiek izan dituzte kritika onak eta irakasleak esan digu maila ona erakutsi dugula.  


Orain, datorren astelehenean aurkeztu behar dugun gaiaren inguruko testuak irakurtzen hasi gara, hain zuzen ere,"Ze tresna teknologikoek lagundu egiten gaituzte lankidetza moduan ikasteko?" galderari erantzun beharko diogu. 


Eskerrik asko beti bezala gure bloga irakurtzeagatik!

Thank you very much for reading our blog!


Sazusavi taldea.
Sazusavi team.


lunes, 22 de septiembre de 2014

Lehen Hezkuntzako esperientziak elkarbanatzen!



Arratsalde on!

Gaur gure Lehen Hezkuntzako esperientzia informatikoetaz hitz egiten aritu gara. Orokorrean ez dugu zehazki gogoratzen informatikan egiten genuena, urte asko pasa direlako, baina hala ere lauron artean zerbait gogoratzea lortu dugu. 

Gutako gehienok Kosmodisea programarekin lan egiten genuen. Programa honen bitartez proiektu ezberdinak lantzen genituen ingurumenarekin lotutakoak. Proiektu hauetako bat Ekin ta Play bideo lehiaketa zen. 


Ez dakigu zihur zein mailatan egin genuen baina gure ustez, Lehen Hezkuntzako 3. edo 4. mailan egin genuen. Irakaslearen rola, proiektu honen aurrean bigarren mailakoa zen, hau da, ikasleok ginen protagonistak eta irakasleak lagundu egiten gintuen bideoaren muntaiarekin eta proiektua aurrera joan ahala sortzen zitzaizkigun zalantzekin. Beraz, ikasleon rola aktiboa zen proiektu osoa gure kabuz antolatu behar genuelako. Bideoa sortzeko, bideo kamera, ordenagailua eta argazki makina erabili genituen. 
Bideoa, lehiaketa batetara aurkezteko prestatzen genuenez, finkatutako oinarri eta helburu batzuen baitan egin behar izan genuen gure lana. Irakasleak azken emaitza ebaluatu ordez, gure prozesua ebaluatzen zuen: talde lana, parte hartzea, asistentzia, originaltasuna, lan egiteko era...  Behin bideoa bukatzean, gelan ikusi genituen lehiaketara aurkeztutako talde guztien lanak (beste herri eta eskoletakoak) eta ondoren, bakoitzak gustukoen zuen bideoa bozkatu zuen. 

Benetan esperientzia aberasgarria izan zela uste dugu eta bideoa egiten pasa genuen denbora dibertigarria izateaz gain asko ikasi genuen bai teknologia arloan bai ingurumenaren zaintzarekin lotutako baloreen inguruan.

Eskerrik asko beti bezala gure bloga irakurtzeagatik!


Sazusavi taldeko kideak.

Teknografia martxan jartzen!

Kaixo bisitariok!
Hello friends!
Hallo Freunde!

Gaur, asteazkenean egin behar genuen sarrera egiten ari gara, bertan, irakasleak bideo bat egiteko eskatu bait zigun. Bideoan, teknologia bati buruzko teknografia batek agertu behar zuen. Horretarako, informazioa bilatu, klasifikatu eta bideo bihurtu behar genuen.



Guk aukeratutako gaia, memoria gehigarriak izan da, gaur egun asko erabiltzen ditugulako eta beraien historia ez dugulako ezagutzen. Gainera, geroz eta garatuago daude, geroz eta txikiagoak dira eta azken aldian, ikus ezinak ere badaudela onartu beharra dugu.

Bestalde, gu irakasle izaten garenean ere, eraldaketa hauek ere kontutan izan behar ditugu, ikasleak ulertzeko edo hauek ekar diezaieketen arazoez ohartarazteko. Hortaz gain, gure artxiboak edo lanak seguru gordetzeko eta gure memoriak nola maneiatu jakiteko ere informazio honen berri eduki behar dugu.

Mila esker zuen arretagatik eta asteazkena arte hau itxaroten egon zareten guztioi barkamena eskatzen dizuegu, lehenago publikatu ez izanagatik.

Hurren arte!
Goodbye!
Die nächste!

Sazusavi team