domingo, 21 de diciembre de 2014

ITZALEKIN BIDAIATZEN: Bideoaren muntaia


  Kaixo irakurleok! 

Gure proiektuaren inguruko informazio gehiago jakin dezazuen, sarrera honetan gure bideoaren muntaiaren inguruko gauza batzuk azalduko dizkizuegu.  

Gure bideorako beharrezkoak ziren eszenak grabatu genituenean eta musikako irakaslearen laguntzaz herrialde bakoitza errepresentatzeko erabili behar genuen musika prestatutakoan, proiektuaren muntaketari ekin genion.  Bideoen kontu honetan oso adituak ez garenez... zailtasun asko izan genituela aitortu behar dugu. Hasieran nahiko estresatu ginen bideoaren muntaiak ekarri zizkigun arazoekin (audioaren kalitate txarra, kamerak desenfokatutako eszenak moztu behar izatea...) baina hala ere, muntaketa prozesuan asko ikasi genuen eta emaitzarekin pozik gaudela esan dezakegu orain. Ba al daukazue gogorik bideoa ikusteko? Itxaron egin beharko duzue ba, oraindik prozesuaren beste fase batzuk azaldu behar dizkizuegu!! Muntaia egiteko batez ere hiru programa erabili genituen: Audacity (audioaren muntaia egiteko), Windows Movie Maker (bideoaren muntaian gehien erabilitakoa) eta Imovie (movie makerrek eskaintzen ez zituen hainbat aukera behar genituelako). 


 Ikaskide batzuek ordenagailuak emozioen probokatzaileak direla azaldu ziguten behin eta bideoaren muntaia egiten ari ginela horretaz oroitu ginen. Izan ere, ordenagailuek arazo asko eman zizkiguten arren (blokeatzen zirenean, bakarrik itzaltzen zirenean)... momentu onak ere eman zizkiguten eta lan handia izan arren primeran pasatu genuen bideoaren muntaiarekin. Gainera orain, bideoak muntatzeko gai gara (bazen ordua, ezta?) eta gabon hauetan beharbada ikasitakoa erabilgarria izango da opariren bat egiteko. Egon adi... hurrengo sarreran gure bideoaren esteka jarriko dugu eta!

  Sazusavi taldea.


No hay comentarios:

Publicar un comentario