Arratsalde on!
Gaur gure Lehen Hezkuntzako esperientzia informatikoetaz hitz egiten aritu gara. Orokorrean ez dugu zehazki gogoratzen informatikan egiten genuena, urte asko pasa direlako, baina hala ere lauron artean zerbait gogoratzea lortu dugu.
Gutako gehienok Kosmodisea programarekin lan egiten genuen. Programa honen bitartez proiektu ezberdinak lantzen genituen ingurumenarekin lotutakoak. Proiektu hauetako bat Ekin ta Play bideo lehiaketa zen.
Ez dakigu zihur zein mailatan egin genuen baina gure ustez, Lehen Hezkuntzako 3. edo 4. mailan egin genuen. Irakaslearen rola, proiektu honen aurrean bigarren mailakoa zen, hau da, ikasleok ginen protagonistak eta irakasleak lagundu egiten gintuen bideoaren muntaiarekin eta proiektua aurrera joan ahala sortzen zitzaizkigun zalantzekin. Beraz, ikasleon rola aktiboa zen proiektu osoa gure kabuz antolatu behar genuelako. Bideoa sortzeko, bideo kamera, ordenagailua eta argazki makina erabili genituen.
Bideoa, lehiaketa batetara aurkezteko prestatzen genuenez, finkatutako oinarri eta helburu batzuen baitan egin behar izan genuen gure lana. Irakasleak azken emaitza ebaluatu ordez, gure prozesua ebaluatzen zuen: talde lana, parte hartzea, asistentzia, originaltasuna, lan egiteko era... Behin bideoa bukatzean, gelan ikusi genituen lehiaketara aurkeztutako talde guztien lanak (beste herri eta eskoletakoak) eta ondoren, bakoitzak gustukoen zuen bideoa bozkatu zuen.
Benetan esperientzia aberasgarria izan zela uste dugu eta bideoa egiten pasa genuen denbora dibertigarria izateaz gain asko ikasi genuen bai teknologia arloan bai ingurumenaren zaintzarekin lotutako baloreen inguruan.
Eskerrik asko beti bezala gure bloga irakurtzeagatik!
Sazusavi taldeko kideak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario