miércoles, 24 de septiembre de 2014

Teknografia


Memoria gehigarriak from Sazusavi Lehen Hezkuntza on Vimeo.


Egun on bisitariok!

Good morning visitors!


Gaurkoan memoria gehigarrien eraldaketak jasotzen dituen bideoa aurkeztu dugu gelan.Bideoak gehienez 3 minutuko iraupena izan behar zuenez, nahiko laburtu behar izan dugu. Gailu bakoitzaren argazkiak jarri eta informazio ezberdina txertatu dugu: gailuaren izena, sorrera urtea eta memoria ahalmena. 

 Programazioaren historian garrantzitsua izan den emakume baten argazkia ere erantsi dugu: Lady Lovelace. Izan ere, emakume hau izan zen historiako lehenengo programatzailea eta datu honek gure arreta deitu zuen lehenengo momentutik.


Teknografia egin ahal izateko informazioa hemen aurkitu dugu, beraz, gaiaren inguruan gehiago jakin nahi izanez gero web orrialde horretan nahi beste informazio aurkitu dezakezue.


Gure ikaskideek ere, haien teknografiak aurkeztu dituzte. Gai anitzak jorratu dira ikasgelan, hala nola, telefonoen eta mugikorren garapena (Laukixak taldea lehenengoa, Mine taldea bigarrena), inpresoraren (Aimi taldea) eraldaketa urteetan zehar, idazteko makinak (Inurri Apopiyuak taldea)  jasan duen eboluzioa eta arbelaren garapena (A taldea). Orokorrean, oso gustuko izan ditugu gure ikaskideen lanak eta gaur arte ezezagunak ziren datuak ikasi ditugu. Adibidez, telefonoaren sorreraren zergatia. Lan guztiek izan dituzte kritika onak eta irakasleak esan digu maila ona erakutsi dugula.  


Orain, datorren astelehenean aurkeztu behar dugun gaiaren inguruko testuak irakurtzen hasi gara, hain zuzen ere,"Ze tresna teknologikoek lagundu egiten gaituzte lankidetza moduan ikasteko?" galderari erantzun beharko diogu. 


Eskerrik asko beti bezala gure bloga irakurtzeagatik!

Thank you very much for reading our blog!


Sazusavi taldea.
Sazusavi team.


lunes, 22 de septiembre de 2014

Lehen Hezkuntzako esperientziak elkarbanatzen!



Arratsalde on!

Gaur gure Lehen Hezkuntzako esperientzia informatikoetaz hitz egiten aritu gara. Orokorrean ez dugu zehazki gogoratzen informatikan egiten genuena, urte asko pasa direlako, baina hala ere lauron artean zerbait gogoratzea lortu dugu. 

Gutako gehienok Kosmodisea programarekin lan egiten genuen. Programa honen bitartez proiektu ezberdinak lantzen genituen ingurumenarekin lotutakoak. Proiektu hauetako bat Ekin ta Play bideo lehiaketa zen. 


Ez dakigu zihur zein mailatan egin genuen baina gure ustez, Lehen Hezkuntzako 3. edo 4. mailan egin genuen. Irakaslearen rola, proiektu honen aurrean bigarren mailakoa zen, hau da, ikasleok ginen protagonistak eta irakasleak lagundu egiten gintuen bideoaren muntaiarekin eta proiektua aurrera joan ahala sortzen zitzaizkigun zalantzekin. Beraz, ikasleon rola aktiboa zen proiektu osoa gure kabuz antolatu behar genuelako. Bideoa sortzeko, bideo kamera, ordenagailua eta argazki makina erabili genituen. 
Bideoa, lehiaketa batetara aurkezteko prestatzen genuenez, finkatutako oinarri eta helburu batzuen baitan egin behar izan genuen gure lana. Irakasleak azken emaitza ebaluatu ordez, gure prozesua ebaluatzen zuen: talde lana, parte hartzea, asistentzia, originaltasuna, lan egiteko era...  Behin bideoa bukatzean, gelan ikusi genituen lehiaketara aurkeztutako talde guztien lanak (beste herri eta eskoletakoak) eta ondoren, bakoitzak gustukoen zuen bideoa bozkatu zuen. 

Benetan esperientzia aberasgarria izan zela uste dugu eta bideoa egiten pasa genuen denbora dibertigarria izateaz gain asko ikasi genuen bai teknologia arloan bai ingurumenaren zaintzarekin lotutako baloreen inguruan.

Eskerrik asko beti bezala gure bloga irakurtzeagatik!


Sazusavi taldeko kideak.

Teknografia martxan jartzen!

Kaixo bisitariok!
Hello friends!
Hallo Freunde!

Gaur, asteazkenean egin behar genuen sarrera egiten ari gara, bertan, irakasleak bideo bat egiteko eskatu bait zigun. Bideoan, teknologia bati buruzko teknografia batek agertu behar zuen. Horretarako, informazioa bilatu, klasifikatu eta bideo bihurtu behar genuen.



Guk aukeratutako gaia, memoria gehigarriak izan da, gaur egun asko erabiltzen ditugulako eta beraien historia ez dugulako ezagutzen. Gainera, geroz eta garatuago daude, geroz eta txikiagoak dira eta azken aldian, ikus ezinak ere badaudela onartu beharra dugu.

Bestalde, gu irakasle izaten garenean ere, eraldaketa hauek ere kontutan izan behar ditugu, ikasleak ulertzeko edo hauek ekar diezaieketen arazoez ohartarazteko. Hortaz gain, gure artxiboak edo lanak seguru gordetzeko eta gure memoriak nola maneiatu jakiteko ere informazio honen berri eduki behar dugu.

Mila esker zuen arretagatik eta asteazkena arte hau itxaroten egon zareten guztioi barkamena eskatzen dizuegu, lehenago publikatu ez izanagatik.

Hurren arte!
Goodbye!
Die nächste!

Sazusavi team

ORDENAGAILUAK, EMOZIOEN PROBOKATZAILEAK

Egun on, guztioi!
Good morning followers!
Guten Morgen Freunde!


Aurreko blogean esan dugun bezala, eskola 2.0 eta ordenagailuak, emozioen probokatzaileei buruz hitz egingo dugu. 

Sarrera honetan, ordenagailuen emozien probokatzaileen aurkezpenari buruzko laburpena egingo dizuegu. Teknologia hauek jarreran eragina izaten baidute eta hau ez pasatzeko informazioa kudeatzeko prestakuntza minimo bat eduki behar da.


Jarrera hauen aldaketak direla eta, teknofilia eta teknofobia sortu daitezke, hau da, teknologiari atxikimendua sortzea edo teknologiari beldurra edukitzea. Gainera, teknologia hauek Estatu Batuetako estereotipoekin sortutakoak izaten dira normalean, hau da, EEUUtik esportatutako ereduak zabaltzen ari dira.

Hortaz gain, teknologiaren historiaren hasieran emakumeak gutxietsita zeuden baina II. Mundu Gerran, mezu izkutuak deszifratzen zituzten, gizonezkoak iritsi ziren arte eta beraien meritua jaso zituzten arte.

Informazio gehiagorako gure ikaskideen bloga uzten dizuegu: ordenagailuak, emozioen probokatzaileak

Mila esker zuen bixita eta arretagatik.

 Sazusavi Gruppe

ESKOLA 2.0

Egun on, guztioi:
Good morning followers!
Guten Morgen Freunde!


Gure bloga iriki ezkeroztik, Estatu Batuetatik eta Alemaniatik bisitak jaso ditugu. Horregatik gaurkoan sarrera txiki bat ingelesez eta alemanez egitea pentsatu dugu.

Gaurkoan ere beste bi aurkezpen egin dizkigute, lehenengoa eskola 2.0ri buruz izan da eta bigarrena berriz, ordenagailuak, emozioen probokatzaileei buruz.


Since we open the Blogg we saw that we have english and german visitors so we think that we need to do a small presentation in english and in german. Today, we are going to explain about school 2.0 and the different emotions that cause  the computers.

Da öffnen wir die Blogg wir sahen, dass wir Englisch und Deutsch Besucher, so dass wir denken, dass wir eine kleine Präsentation in Englisch und in Deutsch zu tun. Heute werden wir über die Schule 2.0 und die verschiedenen Emotionen, die die Computer verursachen erklären.

Atal honetan eskola 2.0ri buruz hitz egingo dugu. Bertan, gure lagunek azaldu duten bezala, eskoletan erabiltzen den metodologia aldatzeko modu bat da eta gelak Wifi-ari esker digitalizatzeko modua ere bada. Baina horretarako irakasleen formakuntza behar da eta gurasoen aldeko laguntza ere. Horrez gain, gaitasun batzuk lortzea ere, beharrezkoa da.

Eskola 2.0ak duen helburu  bat sistema operatibo ezberdinak erabiltzea da. Bertan, Linux, Ubuntu, Windows xp… erabiltzen da. Gainera, eskolan dauden ikasle guztiak teknologietan trebatzeko helburua ere badu.


Informazio gehiagorako gure kideen bloga bisitatu: eskola 2.0

Mila esker zuen bisitagatik eta hurrengo sarreran topo egingo dugu.

Thank you for reading our Blog and see you in the next publication.

Vielen Dank für Lesen Sie unseren Blog und sehen Sie in der nächsten Veröffentlichung.

Sazusavi team.