Guk, kulturartekotasuna gaia lantzea erabaki genuen. Izan ere, pil- pilean dagoen gai bat da eta polita iruditu zitzaigun honen inguruko bideo bat egitea. Gainera, zerbait ezberdina eta originala egiteko ideia bururatu zitzaigun; gure itzalak erabiltzea bideoa antzezteko.

Lehenengo astean, bideoaren nondik norakoak antolatzeari ekin genion. Alde batetik, bideoaren egituraren inguruan hitz egin genuen: sekuentzien ordena antolatu, sekuentzia bakoitzaren denbora adostu... Bestealde, antzeztuko genituen herrialdeetarako zer nolako apaingarriak erabiliko genituen ere erabaki genuen. Kartoi edo paper batzuk hartu eta apaingarri guztiak guk sortzea pentsatu genuen eta horretarako, kartoiak bilatzen hasi ginen. Azkenik, musikari dagokionez, guztia guk sortzea erabaki genuen. Izan ere, gutako bik abes
teko eta beste batek gitarra eta gitalelea jotzeko gaitasuna daukagu. Indargune hauek aprobetxatuz, bideoan isladatzea erabaki genuen. Gainera, lauhilabetean zehar musikako irakasgaian erabili ditugun musika tresnak sartzeko aukera ere ikusi eta guztia entsaiatzeari ekin genion.
Orokorrean oso gustura aritu ginen lanean eta hasierako ideiari forma ematen hasi ginenean asko motibatu ginen. Esan beharra dago, guztia pentsatzen hasi ginenean, buruan genituen gauza asko aldatzera behartuta ikusi ginela bideoaren denbora murriztua zela eta.