miércoles, 8 de octubre de 2014

Lanari amaiera ematen




Egun on!

Gaurko klasean, egun hauetan egiten aritu garen proiektuaren azkeneko fasean murgildu gara. Lanean hasi baino lehen, taldekideak elkartu eta bilera txiki bat egin dugu, zer falta den eta zer ez azalduz. Bertan, zehaztasun txiki batzuk besterik ez zirela falta konturatu eta berehala jarri gara lanean,  gogotsu. Lanaren azkeneko atala egiten ari garela, zalantza batzuk sortu zaizkigu eta irakasleari galdetu behar izan diogu. Irakasleak erantzunekin, guk pentsatzen genuena baino gehiago dakigula ohartu gara. Lortutako erantzunarekin gure zalantzak argitu dira eta berehala lanari ekin diogu azkeneko xehetasunak bukatuz.



Lana bukatutakoan, dena errebisatzen aritu eta aldaketa batzuk egiten aritu gara. Lan honen fruituaren emaitza txiki bat ikus dezazuen, bertan uzten dizkizuegu lankidetza ikaskuntza, Web 2.0 eta praktika onaren definizioak.


  • Lankidetza ikaskuntza: Ikaskuntza prozesua bakarka egin beharrean talde lanaren testuinguruan garatzea da. Elkarlanean, edukiak barneratzeaz gain, balore indartsuak lantzen dira, solidaritatea, konpromezua, komunikazioa, koordinazioa, adiskidetasuna eta errespetua besteak beste. Helburu berdina duen talde bat osatzen duten lankideen artean irakaskuntza- ikaskuntza prozesu bat elkarrekin eraikitzea ( batak bestearen hutsuneak betez) da lortu nahi dena.

  • Web 2.0 hitza 2003an sortu zen eta interneteko hainbat aplikazioren garapenak sortu zuen fenomeno sozialari erreferentzia egiten dio. Kontzeptu honen bitartez Webaren bi garai bereizten dira. Web 1.0  garaian erabiltzaileak era pasiboan informazioa jaso edo publikatzeko gaitasuna zeukan baina ez zegoen beste erabiltzaile batzuekin interakzioan jarduteko ahalmen handirik. Web 2.0a aldiz, edukiak partekatzeko eta interakzioa ahalbidetzeko gaitasuna duten plataformek osatzen dute.

  • “Praktika ona” kontzeptua enpresen munduan jaio zen eta honela definitua izan zen: Praktika onek kontextu jakin batean hobekuntzak ahalbidetzen dituzten horiek dira. Ikasiak eta transferituak izan daitezke. Enpresen mundutik hezkuntzaren mundura hedatu da praktika onen kontzeptua eta hezkuntzan eman zaion definizioa honakoa izan da: eskola-prozesuak eta ikasleen emaitzak hobetzeko erabiltzen den iniziatiba edo plangintza.


Gehiago jakin nahi baduzue, gure lana osorik publikatu arte itxaron beharko duzue. Hurrengo bat arte


Sazusavi Taldea.














lunes, 6 de octubre de 2014

Amara Berri Eskola eta hedabideak


Arrasti on irakurleok!

Gaurkoan ere arratsaldeko saio teorikoan bisitari berezi bat izan dugu: Amara Berri eskolako hedabide arloko koordinatzaile den Amando. Amandok hamabost urte daramatza Amara Berriko Ferrerias eskolan lan egiten. 


Amandok, Amara Berri sisteman oso garrantzitsuak diren hedabideekin nola egiten duten lan azaldu digu. Lau hedabide mota erabiltzen dituzte eskola honetan: TxikiwebaAmara Berri irratiaAmara Berri telebista eta Amara Berriko egunkaria. Baina hauek azaltzen hasi aurretik Amara Berri eskolak duen bitxikeri bat kontatuko dizuegu... Zein ote?


Amara Berri eskola izen bera daraman hezkuntza sistemaren sortzailea izan zen. Sistema honek berezitasun handi bat dauka: ez dituzte liburuak erabiltzen, proiektuetan oinarritutako sistema delako. Beraz, ikasleek taldeka edo bakarka izan daitezkeen proiektu ezberdinen bitartez curriculumean agertzen diren helburuak eta Jaurlaritzak zehaztutako programazioa betetzen dute. Zikloka lan egiten dute, horrela, ikasle nagusiagoek txikiagoei laguntza eskaintzen diete. Guztira Euskal Autonomia Erkidegoan hamazazpi dira sistema mota hau erabiltzen duten ikastetxeak: 

BIZKAIAN
Allende Salazar HLHIGernika-Lumo
San Frantzisko HLHIBermeo
Etorkizuna IkastolaAbanto-Zierbana
Gorliz HLHIGorliz
Landako HLHIDurango
Larrea HLHIAmorebieta-Etxano
Mundaka HLHIMundaka
Zelaieta HLHIAbadiño

GIPUZKOAN
Amara Berri HLHIDonostia
Harri-Berri-Oleta HLHIDonostia
María Reina EskolaDonostia
Murumendi HLHIBeasain
Ondarreta HLHIAndoain
Txinkorta HLHIBidegoain
Urdaneta HLHIOrdizia
Zestoa HLHIZestoa

ARABAN
Okondo HLHIOkondo
Etxaurren IkastolaZuhatza-Aiara





Interesgarria ezta?


Jarraian Amara Berri Eskolako hedabideen aurkezpen txiki bat egingo dugu:

ABE (Amara Berri Egunkaria):

Hau argitaratzea eta editazioa egiteko, Publisher programa erabiltzen dute, errazena delako eta haurrek egoki erabiltzen ikasten dutelako.

Egunkaria, bere izenak esaten duen bezala, egunero argitaratzen da. Kazetariak hirugarren zikloko lau ikasle izaten dira (10-12 urte bitarteko haurrak). Hauek egunkariaren argitalpena baino bi egun lehenago lanean hasten dira eta egunkariak izango dituen edukiak erabaki eta prestatzen dituzte. Horretarako, fitxa bat bete behar izaten dute, bertan, horri bakoitzean zer jarriko dute eta nola adieraziz. 



Egunkari hau egiterako orduan, eskola berdinean, bi eraikin ezberdin daudela aprobetxatuz, hau da, Morgans eta Ferrerias daudenez, egun batean batek eta bestean besteak argitaratzen dute esandako egunkaria.









Egunkari honek, 8 orri izaten ditu gutxienez:


  • Lehenengo orrialdean, albistea jartzen da, aurkibidea eta albo batean, agurra, egileen argazkia eta haien gustuak azaltzen dira.
  • Bigarren eta hirugarren orrian, Gaur eta Hemen atala azaltzen da (berri bat), inkesta ageri da eta elkarrizketak ere bai eta gainera, eguraldia ere ageri da.
  • Gainerako orrietan, asmakizunak, lumaren kilimak, deskribapenak eta ikasleek eginiko hainbat lan agertzen dira.
  • Hontaz gain, gehigarriak ere jartzen dituzte, kontutan edukita, geratzen zaien denbora.
  • Denera, hiru edo lau albiste jartzen dituzte, baina albiste hauek ez dute zertan eskolakoak izan behar, kanpoko albiste interesgarriak ere izan daitezke.
Ikasleek, beraientzako egunkari txiki bat izango dute txuri beltzean eta beste bat ateratzen dute denek ondo ikus dezaten koloretan eta tamaina handiagoan.

Gainera, hemen egindako lanen argitalpenak egiterakoan, ikasleak, lan hau ordenagailuz egina jasotzen du eta hortaz gain, bere lana argitaratua non eta noiz agertu zen edo aurki dezakeen agertzen den nota bat ere edukitzen dute. Horrela, etorkizunean edo etxera iristerakoan, lanaren helburua burutua ikus dezakete, hau da, beraien lanak helburu erreala duela ikus dezakete.





Amara Berri irratia:

Programa hau entzuteko, zuzenean entzun daiteke, FM 107.2 frekuentzian edo bestela, Quick Time programa deskargatuta, haien webgunean.

Irratia, 2. zikloko 2 ikaslek maneiatzen dute, zuzenean entzuten da ahotsa, honek dituen abantailekin eta desabantailekin batera. Eskola honek, D eta B ereduak lantzen dituen, proiektu hauek egiteko, denak batera jartzen dira, horrela, euskaldunek erdaldunengandik ikasten dute eta erdaldunek euskaldunetatik.

Talde honetako beste bi kideak, liburutegiko maileguetaz arduratzen dira.

Saioa egiteko gela, gela normal bat da, lau zatitan banatua dagoena. Zati horietako bat prentsarako bideratua izango da eta beste hirurak, irrati saiorako.

Programa egiten ari diren bitartean, ikaslee gehiago etor daitezke beste geletatik, beraien lanen argitaralpenak egitera. Ikasle hauek etortzen ez direnetan, irratiaren teknikariek beraien saio propioak egin beharko dituzte eta horretarako beste fitxa bat betetzea eskatzen zaie, saioaren nondik norakoak jakiteko.



Programa honek bere helburuak betetzen dituen ala ez jakiteko, irratia kudeatzen ari diren ikasleek fitxa betetzerakoan fosforito kolore ezberdinekin beraien saio propioak eta beste ikasleen saioak markatuko dituzte, hau egiten dutenean, Amadori emango dizkiote eta berak erabakitzen du, irakasleei arreta deitu zikloko bileran ala ez. Arreta deitzearekin, irratiaren erabilera sustatzea esan nahi dugula argi geratu dadila.





Txikiweba:

Honetarako, lau ikasle arduratzen dira, baina bikoteka lan egiten dute, beraz, bikote batek egun bateko Web orria landuko du eta besteak hurrengokoa. Ikasle hauek, 3. ziklokoak dira, beraz, seigarren mailan dauden ikasleek joan den urtean ikasi zutena, txikiagokoei, hau da, bostgarren mailakoei erakusten diete. Metodo honekin, irakasleak lasaiago egon daitezke eta ikasleek esperientziarekin ikas dezakete handiagokoekin, gainera, zaharrenek, praktikan jar ditzazkete beraien ezagutzak eta azaltzeko moduak.

Amara Berri telebista

4 ikaslek hartzen dute parte hontan, baina, horietako bik goizean grabatuko dute saioa eta arratxaldean editatuko dute, oso prozesu azkarra dela ere esan beharra dago. Hau egiteko, bi egun dituzte eta haien denbora librean gainera, argazkiz-argazki saila lan dezakete. Bertan, argazki ezberdinak aterako dituzte eta editatzerakoan, mugimendua jarriko diete, horrela, marrazki bizidun bihurtu daitezkeelarik.


Sail honetan, irratian ez bezala adibidez, gorrek ere parte hartu dezaketela ikusi dugu. Beraien hizkuntza garapen maila ez dago hain garatua irrati batean jarduteko baina telebistan jarduteko, oso ondo garatua dute hizkuntzaren garapen hau. Gainera, horrelako bideo bat jarri digutenean, denak harrituta gearatu gara haurrak zuen gaitasuna ikusirik, nahiz eta ala ere, subtituluak jarri behar izan, hitz batzuk edo esaldi batzuk ulertzen ez zaizkiela eta.


Hau dena azaldu ostean, ikaskideak, zalantza batzuk eduki ditugu Amara Berri sistemari dagokienez. Haietako bat eta gure ustez garrantzitsuena, gure ikaskide batek egin duen galdera izan da:

- Zikloka banatutako sistema honetan errepikatzerik ba al dago eta zein irizpide jarraitzen dira errepikatu arazteko?

Galdera hau oso ona eta interesgarria iruditu zaigu eta Amadok honela erantzun dio:

- Batzuk bai errepikatzen dute eta honetarako momenturik onena, lehenengo zikloa izaten da. Errepikatzeko irizpideak honakoak direla esan du:


  • Irakurketa maila oso baxua edukitzea.
  • Idazketa maila oso baxua izatea.
  • Enpatia ez garatzea.
Zergatik den adin hau egokiena, normalean irakurtze eta idazte prozesuetan arazoak izaten dituztelako delako.

Hau eta gero, irakasle batek, eraldaketari buruz galdetu dio eta berak esan duenez, eraldaketa izugarria izan da. Orain dela 15 urte sartu zen Amado Amara Berri eskolan eta bertan dagoeneko telebista analogikoa eta irratia sartuak zeuden arren, izugarri aldatu dela gauza esaten zigun. Orain, blogak egiten dituzte, Makintosh programak erabiltzen dituzte (hau da, Mac ordenagailuek dituztenak), eskola 2.0 programan satuak daude, Haur Hezkuntzan tabletak erabiltzen dituzte eta abar.

Beste galderarik ez zegoela eta, aurkezpena bukatutzat jo dugu baina zuek galderarik izanez gero, hemen galdetu zenezakete eta gu gustu handiz erantzuten saiatuko gunateke.


Besterik gabe eskerrik asko beti bezala gure bloga irakurtzeagatik!




Sazusavi taldeko kideak.

Gaurko lanaren fruitua

Kaixo:

Gaurkoan, gure Web 2.0 tresneriari buruz jardun gara. Bertan, proiektuarekin aurrera egiteko galdera batzuk erantzuten aritu gara:

  • Sarrera testuingurua: lankidetza ikaskuntza, web 2.0 eta praktika onak zer diren….
  • 2.0 tresnaren deskribapena: zer da, zertarako balio du, zein tresna antzeko dauden, nondik deskargatu ditzakegun, erabilpenaren inguruko ezaugarri nagusienak…
  • Diseinatutako praktika onaren nondik norakoak. Zergatik da Praktika Ona?
  • Ondorioak: LHn tresnak izan dezakeen erabilgarritasuna, praktika onak direnak eta ez direnak dituzten ondorioak eredu pedagogikoan,.. Ze IKT integrazio mota proposatzen dugu? Zergatik? Nola gauzatzen da hobekuntzarako berrikuntza? 

Hauek erantzuten saiatu garen arren, arazo batzuk eta zalantza batzuk izan ditugu eta beraz, ez dugu lana guztiz bukatu. Hala era, nahiko aurreratu dugula iruditzen zaigu eta gure aurrerapenekin oso pozik jarri gara.

Hurrengo saioan jarraituko dugu lan hau burutzen eta espero dugu, gaur bezain beste aurreratzea.

Zuen gustukoa izango delakoan





         Sazusavi taldeko kideak, pozez beterik :