Kaixo bisitariok!
Oraingoan hausnarketarako gai batekin gatoz: gure gizarteari buruzko ikuspegi pertsonala.

Komunikazioaren aroan bizi garela entzuten dugu etengabe, edonora begiratu eta telefonoak, ordenagailuak, tabletak, telebistak, irratiak... ikusten ditugu. Adituek diotenez, urte honen amaierarako munduan mugikor gehiago egongo dira pertsonak baino eta gure burura galdera bat dator: ez ahal da gehiegizkoa?
Gure ustez, teknologia berriek erraztasunak ekartzen dituzten arren, gizartean ona ez den egoera bat sortu dute: tekno dependentzia edo teknologiarik gabe bizitzeko gai ez izatea.
Beldurtu egiten gaituzte informazioa lortzeko dauden erraztasun guztiak. Izan ere, lehen gure bizitza pribatuaren parte ziren gauzak, orain besteentzat eskuragarri daude (neurri handi batean, gure erruz) eta horrek ahuldu egiten gaituela uste dugu. Azken finean, besteek gure bizitzaren inguruan zenbat eta gehiago jakin, orduan eta kaltetuagoak izango gara, norbaitek min eman nahi digunean, informazio hori erabilgarria izango duelako.
Teknologiarekiko menpekotasuna 12 urterekin gutxi gora behera hasten da, gaur egungo gazteek edozein teknologi tresna edukitzeko erraztasuna dutelako. Teknologi tresnen erosketa geroz eta handiagoa da, hauen prezioak urteetan zehar, berdinak direlako edota kasu batzuetan baxuegoak direlako. Gainera, ereduak berritzen dihoaz eta honen ondorioz, hauek erosteko beharra sortzen da.
Azken urteetan teknologiarekiko sortu zaigun menpekotasuna oso handia da, gaixotasunak sortzerainokoa. Horren ondorioz, nomofobiari buruzko kasuak handitu egin dira. Gaixotasun hau jasaten duten pertsonek ezin dute mugikorrik gabe egon, beldur irrazionala eragiten dietelako.
Teknologia berriek, eboluzio handia jasan dute eta guk ere beraiekin batera baina, atzera pauso handi bat eman dugula ere esan genezake. Lehen, ondokoarekin hitz egiten genuen eta ez genuen beste ezeren beharrik haiekin geratzeko baina, orain, ondokoarekin Watsapp aplikazioaren bitartez hitz egiten dugu, nahiz eta gure gandik bi pausutara egon. Egia da askotan, eboluzio honek gure harremanetan laguntzen digutela eta aurrez aurre lortzen ez duguna edo lotsaren erruz esaten ez duguna, mugikorrez edo teknologia berriei esker esan genezakeela baina, honek gaixotasun edo elkar arteko harreman eza sortzen badu, garbi dago zerbait gaizki egiten ari garela eta horrek beldurra ematen digu.
Egia da, berrikuntza hauekin aurrerapauso bat egitea lortu dugula eta teknologia berriak egoki erabiliz gero, aberasgarria izan daitezkeela gure bizitzarako. Baina abusatu edo erabilera okerra ematen badiogu oso arriskutsua izan daiteke. Azken finean, interneten zerbait aldatzen edo igotzen badugu, mundu guztiaren eskuetan jarriko da. Horregatik, garrantzitsua iruditzen zaigu teknologien erabilera egitea, baina beti ere kontu handiz.
Besterik gabe, gure hausnarketarik bukaera emateko, irakusleei eskerrik beroenak ematea besterik ez zaigu falta. Gainera, gehiagoren gogoz geratu bazarete, seguru gaude laister beste argitalpen berri bat egingo dugula. Eskerrik asko irakurtzeagatik eta hurrengo argitalpenera arte ondo izan.

Sazusavi taldeko kideak.