domingo, 21 de diciembre de 2014

ITZALEKIN BIDAIATZEN bideoaren grabazioa



Arratsalde on!

Gaurko honetan gure bideoaren grabazioari buruz hitz egingo dizuegu.

Beraz, lan modularrarekin hasterakoan, lehenengo taldekideen artean, hainbat ideia bota genituen eta ondoren sekuentzia taula egiten hasi ginen. Horri esker, gure ideiak modu argi eta ordenatu batean jartzeko aukera izan genuen.

Sekuentzia taula egin ondoren, gure bideoarekin lanean jarri ginen. Bideoan, sazusavi taldeko kideak agertzea erabaki genuen, azken finean ikastola edo familiako kideak lortzeko denbora gehiago behar genuelako. Beraz, herrialde bakoitzeko bi kide agertzea erabaki genuen, antzezteko bi eta erantzuna esateko beste bi kide.

Gure  jolasaren funtsa, itzalekin bidaiatzen deitzen denez, itzalen bidez herrialde bakoitzaren ezaugarriak antzerkia eginez transmititzea zen. Beraz, itzalak sortzeko, musika gelako txoko bat erabili genuen, bertan, soka luze bat erabiliz bi bloke lotu eta soka horretan, maindirea zintzilikatu genuen. Maindirearen alde batean, indar handiko argia kokatu eta alde berdinean, arteko klasean egindako apaingarriak jarriz, antzerki txikia egin genuen.

Bideoa grabatu ahal izateko, lehenik eta behin pertsonaiak bildu (sazusavi taldeko kideak) eta bideoa grabatzeko estenatokiak prestatu genituen.

Guk ekoiztutako bideo honetan atal batzuk ikusi daitezke, hasieran jolasaren izenburua eta gure ikusleei jolastera animatzen diegu, ondoren bi estenatoki ezberdin erabiliz jolasaren nondik-norakoak azaltzen dira.  Grabatzeko, eserleku bat beste baten gainean jarri eta goiko aldean, bideo kamara kokatu genuen, horrela bideoaren eszena guztiak alde berdinetik eta plano berdinak grabatzeko.      

Bideo hau argazki eta grabazio batzuen bidez osatuta dago, hasieran, jolasaren izena esan eta munduko mapa handi bat egazkin batekin desagertzen dijoaz, ondoren herrialde bateko antzerkia musikarekin batera azaltzen da eta horren jarraian ikusitako herrialdeari buruzko galdera. Bukatzeko, galdera egin ondoren erantzuna emango dugu, horrela aukeratutako herrialde guztiekin, eta bideoaren amaieran, gure talderen argazki bat ikusi daiteke, "imagine-John Lennon" abestiarekin eta lanarekin lagundu diguten guztiei eskerrak ematen dizkiegu.

         
 Bideoa editatzeko orduan, Movie Maker programarekin ere izan ditugu arazoak. Alde batetik, bideoa osatzerakoan behin baino gehiagotan “blokeatzen” zitzaigun programa. Hori dela eta, behin eta  berriz hasieratik egiten hasi behar izan genuen. Esperientzia duen lagun baten bitartez, hainbat teknika hobetu genituen, eta azkenean, irudiak bideo motzekin lotu eta bideoa osatzea lortu genuen. 
           
Bideoari soinua jartzerako orduan ere izan genituen geure gorabeherak. Izan ere, musikaren zati guztiak geuk grabatuak izan baitira. Batez ere, Txinako herrialdeko musika egiteko, bi xilofono erabili genituen, eta horiek grabatu ondoren, ordenagailuan entzuterakoan, kalitatearen galera eman zen.

Besterik gabe,



Sazusavi taldea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario