Egun on!
Gaurko klasean, egun hauetan egiten aritu garen proiektuaren azkeneko fasean murgildu gara. Lanean hasi baino lehen, taldekideak elkartu eta bilera txiki bat egin dugu, zer falta den eta zer ez azalduz. Bertan, zehaztasun txiki batzuk besterik ez zirela falta konturatu eta berehala jarri gara lanean, gogotsu. Lanaren azkeneko atala egiten ari garela, zalantza batzuk sortu zaizkigu eta irakasleari galdetu behar izan diogu. Irakasleak erantzunekin, guk pentsatzen genuena baino gehiago dakigula ohartu gara. Lortutako erantzunarekin gure zalantzak argitu dira eta berehala lanari ekin diogu azkeneko xehetasunak bukatuz.
Lana bukatutakoan, dena errebisatzen aritu eta aldaketa batzuk egiten aritu gara. Lan honen fruituaren emaitza txiki bat ikus dezazuen, bertan uzten dizkizuegu lankidetza ikaskuntza, Web 2.0 eta praktika onaren definizioak.
- Lankidetza ikaskuntza: Ikaskuntza prozesua bakarka egin beharrean talde lanaren testuinguruan garatzea da. Elkarlanean, edukiak barneratzeaz gain, balore indartsuak lantzen dira, solidaritatea, konpromezua, komunikazioa, koordinazioa, adiskidetasuna eta errespetua besteak beste. Helburu berdina duen talde bat osatzen duten lankideen artean irakaskuntza- ikaskuntza prozesu bat elkarrekin eraikitzea ( batak bestearen hutsuneak betez) da lortu nahi dena.
- Web 2.0 hitza 2003an sortu zen eta interneteko hainbat aplikazioren garapenak sortu zuen fenomeno sozialari erreferentzia egiten dio. Kontzeptu honen bitartez Webaren bi garai bereizten dira. Web 1.0 garaian erabiltzaileak era pasiboan informazioa jaso edo publikatzeko gaitasuna zeukan baina ez zegoen beste erabiltzaile batzuekin interakzioan jarduteko ahalmen handirik. Web 2.0a aldiz, edukiak partekatzeko eta interakzioa ahalbidetzeko gaitasuna duten plataformek osatzen dute.
- “Praktika ona” kontzeptua enpresen munduan jaio zen eta honela definitua izan zen: Praktika onek kontextu jakin batean hobekuntzak ahalbidetzen dituzten horiek dira. Ikasiak eta transferituak izan daitezke. Enpresen mundutik hezkuntzaren mundura hedatu da praktika onen kontzeptua eta hezkuntzan eman zaion definizioa honakoa izan da: eskola-prozesuak eta ikasleen emaitzak hobetzeko erabiltzen den iniziatiba edo plangintza.
Gehiago jakin nahi baduzue, gure lana osorik publikatu arte itxaron beharko duzue. Hurrengo bat arte
Sazusavi Taldea.




"El arte supremo del maestro es despertar el placer de la expresión creativa y el conocimiento (Albert Einstein)"
ResponderEliminarAdos? Nola egiten da hori? Zenbateraino iruditzen zaizue garatu duzuela zuen burua zentzu horretan IKTarekin lotutako ikasgaian?
Nola laburtuko zenukete orain arte barneratutako edo eraikitako "jakitnza" IKT arlotik abiatuz?
Non izan daiteke zuen BLOGa horren erakusle?
Gogoratu, praktikaldiko ekarpenek honaino egindako guztia aberas dezakete...
BEGOÑA
Este comentario ha sido eliminado por el autor.
ResponderEliminar