lunes, 22 de diciembre de 2014

Eguardi on!

Iritsi da iritsi, hainbeste itxaron duzuen momentua!  Gure aurkezpena egiteko Youtube-n zintzilikatu behar izan genuen gure bideoa. Bertan zintzilikatzeko ez genuen arazorik izan baina, uste baino lehen ikusi zuen gela osoak eta aurkezpeneko egunean, ez zuen guk espero bezelako zirrara eduki. Hala eta guztiz ere, ikaskideekin barre nahikoa egin genuen eta baita gu geu ikusterakoan ere.

Gure aurkezpena prestatzen ere lanak hartu genituen, dena idatzi genuen eta taldekide baten etxean ensaiatu eta ensaiatu aritu ginen. Hala ere, nahiko erraza egin zitzaigun dena prestatzea, azken finean, gu hiru astez murgilduta egon garen proiektua zen eta izugarrizko lana egin eta gero, dena buruz genekien.

Besterik gabe, bideoa gustatuko zaizuelakoan eta agian zuren inguruko haur edo gazteekin proposatzen dizuegun jolas honetara jolastea espero dugu. Horrez gain, hizkuntzak ere ikastea espero dugu, hizkuntza hauek egiazkoak ere badirelako.

Itzalekin bidaiatzen

Sazusavi Taldea

1 comentario:

  1. Bideo politta aurkeztu zenutena itzalen inguruan; zuen zereginetan berriz, zorionez, orokorrean ez dela itzalik egon eta ondo argitutako lanak burutu dituzuela lauhileko honetan esan dezakegu.

    Segi horrela, BEGOÑA

    ResponderEliminar