miércoles, 1 de octubre de 2014

Lan eta lan gaurko klasean


Kaixo:

Hemen gara berriro ere gure blogeko argitalpenak idazten eta aurretik eginak genietuenak editatzen. Atzo, ohartu ez bazarete ere, arazotxo batzuk eduki genietuen argazkien fondoarekin, interneten fondo txuria zuten bi argazki aukeratu genituen blog honetan jartzeko baina, publikatuta ikusi genituenean, fondoa txuria beharrean, beltza ikusten zen. Hau konpontzeko, gure irakasle Begoñari galdetu diogu, guk asmatzen ez genuelako eta nazka-nazka eginda bukatu genuelako. Irakasleak, PowerPoint batean argazkia itsasteko esan digu eta irudi formatuarekin (.jpeg) gordetzeko, gero blogera joan eta irudia igo dugu. BAI! Lortu dugu argazkiaren fondoa txurian geratzea!


Hau egin ostean, proiektu berri batekin jardunean hasi gara, haurrekin Web 2.0ko tresnak erabiliz, jarduera ezberdinak proposatu behar ditugu eta horretarako, tresna hau azaldu beharko dugu. Tresna aukeratu ostean, Google Drive, informazioa bilatzen eta klasifikatzen hasi gara. Honetarako, interneten murgildu gara eta bertan euskeraz eta gaztelaniaz dagoen informazio mordoa aurkitu dugu. Informazio hau Google Drivera igo dugu eta taldekoeekin elkarbatu dugu, ondoren, inprimatu eta informazio baliagarria aukeratzen hasi gara.




Hau egiten ari ginen bitartean, taldekide bati, zalantza bat sortu zaio eta besteekin hitz egiterakoan, ez genekien zer erantzun. Beraz, Begoñari galdetu diogu eta arazoa argitu ostean, gauza batzuk gaizki egiten ari ginela konturatu gara. Guk uste genuen, dena azaldu behar zela eta tresna honek dituen abantaila eta desabantailak ahoz esan behar genituela baina, irakasleari esker, konturatu gara, gure aurkezpenaren barruan, tresna hauek erabiliz egina dagoen aurkezpen bat sar genezakeela. Hau eta gero, mangak gora igo eta lanean hasi gara.

Gure lana zuei gustatuko zaizuen moduan jartzen jardungo dugun bitartean, ondo jarraitu irakurle maiteok!

Sazusavi taldea, lanean.

martes, 30 de septiembre de 2014

IKT-en erabilera Donostiako Ekintza Ikastolan


Arratsale on irakurleok!


Gaur arratsaldeko saio teorikoan Ekintza Ikastolako zuzendari pedagogikoa (Mertxe) eta irakasleetako bat (Joxi) etorri zaizkigu visitan. Ikastolan IKT-ak nola erabiltzen dituzten kontatzera etorri dira eta orain, entzundakoaren laburpen bat egiten saiatuko gara.

Informatikaren uholdea eskoletara heldu zenean, irakasle gehienek prestakuntzarik ez zutela aitortu digute Mertxek eta Joxik; baina, azken urteotan teknologia oso azkar garatu denez eta orain IKT-ak eskolan egunero erabiltzen dituztenez, irakasleak honen inguruan ikastera behartuta ikusi dira. Ikastolako irakasleei honakoa eskatzen zaie:
  • Dokumentu idatziak sortzeko Word erabiltzen jakitea.
  • Edizio elektronikoak egiteko Publisherrekin lan egiten jakitea.
  • Aurkezpenak egiteko: Powerpoint, Prezi eta slideshow programetaz baliatzeko gai izatea.
  • Bideoen ediziorako: Pinnacle programa erabiltzen jakitea.
  • Eskolako plataforma erabiltzeko eta ikasleen gurasoekin korreo bitartez komunikatzeko gai izatea.
  • Dokumentuak elkarbanatzeko: Drive, dropbox... erabiltzen jakitea.



Irakasleek esan digutenez, ikastolan erabiltzen duten softwarea euskarazkoa da (ESNA) baina aisialdiarekin lotutako jardueraren bat planteatzen dutenean, orokorrean, zaila izaten da euskarazko aplikazio edo programak aurkitzea. Horrek ikasleen buruan dikotomia argi bat sortzen duela aipatu digute, izan ere, normalean, ordenagailuetan, mugikorretan, tabletetan... erabiltzen ditugun aplikazio edo programa gehienak erderaz izaten dira, aldiz, eskolan euskaraz egin behar izaten dute lan ikasleek eta horrela euren buruan banaketa sortzen da: euskara eremu formala edo akademikoan erabiltzen ikasten dute, aldiz, gaztelera, aisialdirako. Horrek, ez dio euskararen egoerari mesederik egiten eta gure hizkuntza bultzatzeko lan egiten duten irakasleak arduratuta daude gai honekin.

Ekintza ikastolan hainbat proiektu erabiltzen dituzte IKTak lantzeko. Astean behin, adibidez, ikasleek bideo bat grabatzeko aukera dute (Ekintza TV http://www.ekintzatelebista.org/) eta bertan abestu, dantzatu, antzeztu, azalpenak eman... egiteko aukera dute. Ikasleen bi bideo ikusteko aukera izan dugu, eta oso originalak iruditu zaizkigu. Ikasgela bakoitzari, animali izena ematen zaio eta horrela lehen hezkuntzako maila ezberdinek ikastetxeak egindako blogean idatzi beharko dute klasean egindakoa, hemen ikusi daiteke hori adibidez, http://www.ekintza.org/es/es_blogs.html

Esandako guztia laburtuz, lehen, ikastoletako gela bakoitzean ordenagailu bat zegoen eta gaur egun gela batean dauden ikasle bakoitzak ordenagailua dauka, hor ikusten da IKTaren integrazioa hezkuntzan. Gainera, Mertxek eta Joxik azaldu diguten bezala, kontradikzio bat dago guzti honetan, irakasleek teknologia ikastoletan integratzea nahi dute baina era berean, ez dute ikasleak mobilarekin edota ordenagailuan sare sozial batean sartuak egotea.


Oso interesgarria izan da gaurko hitzaldia. IKTari dagokionez, gure inguruko ikastolek erabiltzen duten metodologia hain gertutik ikustea baliagarria izango da gure etorkizunerako. Gaur arte, ez genekien zein tresna teknologiko erabiltzen jakin behar genuen hezkuntzako lan munduan sartzerakoan, ez genekien nola lantzen ziren tresna hauekin proiektuak, ez genekien tresna ezberdinak existitzen zirenik lan berdin bat egiterakoan edo proiektu berdinak aurkezterakoan.

Gainera, beraien umorearekin, aurkezpena oso entretenigarria eta dibertigarria egin dute, oso azkar pasatu zaigu denbora eta konturatu baino lehen, bukatua zen aurkezpena. Horrek ez du esan nahi, bukatu eta gero, jakin minik ez dugula izan, gure artean ere galderak egin ditugu eta ikaskide batzuk gainera, galdera horiek altuan egin zituzten eta horri esker, zalantza mordoa argitu ditugu. Bertako galdera batekin jakin dugu adibidez, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan, ez dituztela proiektu hauek erabiltzen.

Guri bezain beste gustatu zaizuelakoan, eskerrik asko irakurtzeagatik eta hurrengo argitalpen arte ondo segi =)

Sazusavi taldeko kideak.


lunes, 29 de septiembre de 2014

Web 2.0 eta praktika onak


Egun on
Bonjour
Buongiorno
Bons dies
おはよう
Goedemorgen
Guten Tag
Good morning

Bi aurkezpen izan ditugu klase honetan, bat gurea aurreko argitalpenean azaldu dizueguna eta bestea gure kideena. Web 2.0 eta praktika onei buruz hitz egin digute bertan hiru alderdi daudela erakutsi digute testuinguruekin loturikoak. Gainera, ezaugarri ezberdinak daudela ikasi dugu eta ikasleak zein irakasleak motibatuak egon behar dutela lanean jarduteko.

Guretzako berria den metodo bat ere aipatu digute, MAT metodoa, teknologiaren adaptazioaren ikerketarako sortua.
Bertan, lau printzipio daude eta konpetentzia ezberdinak, hala nola, linguistiko, digitala eta soziala.

Informazio gehiagorako gure ikaskideen bloga uzten dizuegu.


Web 2.0 eta praktika onak

Eskerrik asko
Danke
Dank je wel
ありがとう
Merci
Thank you
Grazie
Gràcies



Sazusavi グループ .

Praktika onen ezaugarriak

Egun on!
Good morning!
Guten Morgen!

Gaurko klasean, praktika onen ezaugarriei buruzko aurkezpena egin dugu. Bertan, IKTek barneratzen dituzten tresnak eta baliabideak azaldu ditugu, baita ere, gaur egun irakasle batek hiru ezagutza barneratuak izan behar dituela, pedagogia, teknologia eta jakintzagaitzako ezagutzak hain zuzen ere. Kooperazioa eta kolaborazioaren arteko desberdintasunak agerian utzi ditugu eta teknika eta errekurtso ezberdinak aztertu ditugu.  Hau guztia beheko Power Pointean uzten dizuegu.




Hau ikusi ondoren inolako galderarik edo zalantzarik baldin baduzue, behean galdetu dezakezue, gu prest egongo gara zalantza horiek argitzeko. Hurrengo arte!

Sazusavi taldea.