Arratsalde on!
Gaurko
honetan gure bideoaren grabazioari buruz hitz egingo dizuegu.
Beraz, lan modularrarekin hasterakoan, lehenengo taldekideen artean, hainbat
ideia bota genituen eta ondoren sekuentzia taula egiten hasi ginen. Horri
esker, gure ideiak modu argi eta ordenatu batean jartzeko aukera izan genuen.
Sekuentzia taula egin ondoren, gure bideoarekin lanean jarri ginen. Bideoan,
sazusavi taldeko kideak agertzea erabaki genuen, azken finean ikastola edo
familiako kideak lortzeko denbora gehiago behar genuelako. Beraz, herrialde
bakoitzeko bi kide agertzea erabaki genuen, antzezteko bi eta erantzuna esateko
beste bi kide.
Gure jolasaren funtsa, itzalekin bidaiatzen deitzen denez, itzalen bidez
herrialde bakoitzaren ezaugarriak antzerkia eginez transmititzea zen. Beraz,
itzalak sortzeko, musika gelako txoko bat erabili genuen, bertan, soka luze bat
erabiliz bi bloke lotu eta soka horretan, maindirea zintzilikatu genuen.
Maindirearen alde batean, indar handiko argia kokatu eta alde berdinean, arteko
klasean egindako apaingarriak jarriz, antzerki txikia egin genuen.
Bideoa grabatu ahal izateko, lehenik eta behin
pertsonaiak bildu (sazusavi taldeko kideak) eta bideoa grabatzeko estenatokiak
prestatu genituen.
Guk ekoiztutako bideo
honetan atal batzuk ikusi daitezke, hasieran jolasaren izenburua eta gure
ikusleei jolastera animatzen diegu, ondoren bi estenatoki ezberdin erabiliz
jolasaren nondik-norakoak azaltzen dira. Grabatzeko, eserleku bat beste baten gainean jarri eta
goiko aldean, bideo kamara kokatu genuen, horrela bideoaren eszena guztiak alde
berdinetik eta plano berdinak grabatzeko.
Bideo hau argazki eta
grabazio batzuen bidez osatuta dago, hasieran, jolasaren izena esan eta munduko
mapa handi bat egazkin batekin desagertzen dijoaz, ondoren herrialde bateko
antzerkia musikarekin batera azaltzen da eta horren jarraian ikusitako
herrialdeari buruzko galdera. Bukatzeko, galdera egin ondoren erantzuna emango
dugu, horrela aukeratutako herrialde guztiekin, eta bideoaren amaieran, gure
talderen argazki bat ikusi daiteke, "imagine-John Lennon"
abestiarekin eta lanarekin lagundu diguten guztiei eskerrak ematen dizkiegu.
Bideoa editatzeko orduan,
Movie Maker programarekin ere izan ditugu arazoak. Alde batetik, bideoa
osatzerakoan behin baino gehiagotan “blokeatzen” zitzaigun programa. Hori dela eta, behin eta berriz hasieratik egiten
hasi behar izan genuen. Esperientzia duen lagun baten bitartez, hainbat teknika
hobetu genituen, eta azkenean, irudiak bideo motzekin lotu eta bideoa osatzea
lortu genuen.
Bideoari soinua jartzerako orduan ere izan
genituen geure gorabeherak. Izan ere, musikaren zati guztiak geuk grabatuak
izan baitira. Batez ere, Txinako herrialdeko musika egiteko, bi xilofono
erabili genituen, eta horiek grabatu ondoren, ordenagailuan entzuterakoan,
kalitatearen galera eman zen.
Besterik gabe,
Sazusavi taldea.