Arratsalde on!
Oraingo honetan IKT-ak zer diren eta eskolan duten erabilgarritasunaren inguru mintzatzeko asmoz idazten dugu.
IKT-ak, hau da, informazio eta komunikazio teknologiak honako hau dira:
Informazioa eskuratu, gorde, eraldatu, transmititu, elkarbanatu eta ikasteko erabili ditzakegun tresna dinamikoak. Edonon gaudela edonorekin komunikatzeko ere balio dute eta horregatik gure bizitzaren zati gero eta garrantzitsuagoa hartzen dute. IKT-en barruan honako hauek aurki ditzakegu: interneta, ordenagailuak, tabletak, telebistak, irratiak, softwarea eta abar luze bat.
Eskolari dagokionean, oso erabilgarriak direla iruditzen zaigu, talde lanak eta ikerketak erraztu, informazioa eskuragarriago bihurtu, lana zabaltzeko eta hau kontrastatzeko erraztasunak eskaintzen dizkigutelako. Gainera, irakasleentzat ere, era erakargarriago batean irakasteko eta ikasleek izan ditzaketen zailtasunei aurre egiteko lanabesak dira. IKT-ak autoikaskuntzarekin eta pentsamendu kritikoaren eraikuntzarekin ere lotu ditzakegu horregatik gero eta gehiago erabiltzen dira hezkuntza arloan. Eskolaren kudeaketa erraztu eta bizkortu egiten dute.
Ikus dezakezuenez, IKT-ak edonon eta edozein egoeratan baliagarriak izan daitezke. Horregatik, garrantzitsua da hauen balioaz jabetzea eta hauek era egokian erabiltzea, gaizki erabiltzen baditugu arriskutsuak izan daitezkeela ahaztu gabe
Ikus dezakezuenez, IKT-ak edonon eta edozein egoeratan baliagarriak izan daitezke. Horregatik, garrantzitsua da hauen balioaz jabetzea eta hauek era egokian erabiltzea, gaizki erabiltzen baditugu arriskutsuak izan daitezkeela ahaztu gabe
Eskerrik asko gure bloga irakurtzeagatik!
Sazusavi taldeko neskak.

No hay comentarios:
Publicar un comentario