Egun on bisitariok,
Gaurko klasean, aurrekoan esan bezala, alfabetizazio mediatiko eta digitalari buruz aritu gara.
Power Point-en bidez azaldutako aurkezpenak izan da hamar minutu inguru iraun duenak. Behin aurkezpena egin ondoren, argi ez zeuden kontzeptuen inguruko eztabaida sortu dugu gelan. Orokorrean Power Point honen bitartez aipatutako kontzeptuak hobeto ulertu ditugu aurreko egunean irakurri genuen testuaren bitartez baino. Izan ere, irudiekin eta esaldi motzekin begietatik hobeto sartzea lortu dugu.

Taldeak lan bikaina egin duela uste dugu, ondo antolatua, naturala eta argia izan delako. Hala ere, urduritasunaren ondorioz badaude hobetzekoak eta hauek hobera egin dezaten bide luzea dugu denok aurretik. Bide hau egiten dugun bitartean, ilusioa izango da gure gidari nagusia. Azken finean, irakasleak izan nahi badugu, gure urduritasuna kontrolatzen jakin beharko dugu.
Azkenik, gai honi buruzko informazio gehiago nahi baldin baduzue, esteka honetan klikatuz gure ikaskideek egindako Power Point-a eskuragarri izango duzue.
Eskerrik asko gure bloga irakurtzeagatik, asteazkenera arte.
Sazusavi taldea
No hay comentarios:
Publicar un comentario