lunes, 15 de septiembre de 2014

AURKEZPENA, KONPETENTZIA DIGITALA



Arrastsalde on denoi!

Gure gelakideek egindako aurkezpenekin jarraituz, oraingoan konpetentzia digitalari buruz hitz egin nahi dizuegu. Gure blogeko sarrera gehienetan aipatu dugu dagoeneko, IKT-ek gure bizitzan duten garrantzia eta hauek erabiltzen jakiteak ekar ditzakeen onuretaz ere mintzatu gara: besteekin komunikatzen laguntzen gaituzte, informazio bilketarako aukera anitzagoak eskaintzen dizkigute, talde lanean jarduteko erabilgarriak dira… Baina orainarte ez gara gai izan konpetentzia digitalari definizio zehatz bat emateko.

Gaur, gure taldekideek egindako aurkezpenari esker definizio hau sortzea lortu dugu: teknologia erabili eta gure egunerokotasunean integratzeko dugun gaitasuna da konpetentzia digitala. Beraz, gure bizitzan ezinbesteko konpetentziatzat jotzen dugu. Izan ere, IKT-en erabilpena gero eta edatuagoa dago munduko toki gehienetan eta horregatik, eta hauei esker lortzen ditugun aurrerago aipatutako onurengatik, hiritarrak eta batez ere, haurrak konpetentzia honetan trebatzeko lanak egitea garrantzitsua dela deritzogu.


Gure ikaskideek gai honi buruz egindako aurkezpenaren inguruko datu gehiago aurki ditzakezue esteka honetan:




Milesker gure bloga irakurtzen duzuen guztioi, laster arte!

                                                                              Sazusavi taldea :)

No hay comentarios:

Publicar un comentario