miércoles, 10 de septiembre de 2014

AURREIRITZIAK, ALFABETIZAZIO DIGITALA


Gaur alfabetizazio digitalaren inguruan dauzkagun aurreiritziak azalduko dizkizuegu. Lehenik eta behin, Jesús Valverde Berrocosok idatzitako testu bat irakurri dugu gaiaren inguruan murgiltzeko. Testuaren arabera alfabetizazio digitala IKT-ak erabiliz jakintza berriak sortu eta zabaltzeko gaitasuna da. 

Definizio hau aurkitu aurretik gure aurreideiak hauek ziren: 

  • Alfabetizazio digitala teknologiak erabiltzen jakitea da. 
  • Alfabetizazio mota honen helburua teknologien bitartez besteekin komunikatzeko gaitasuna izatea da.
  • Alfabetizazio digitalaren bitartez besteekin komunikatzeko egokia den hizkuntza ikasten dugu, hau da, hizkuntza formala erabili teknologiaren bitartez gure ideiak transmititzeko adibidez.
  • Interneten irakurtzen edo aurkitzen dugun informazioa interpretatzeko gai izatea da alfabetizazio digitala.


Ikusten duzuenez, gutako bakoitzak aurreiritzi desberdinak zituen eta nahiz eta bide onetik joan garen ez gara Jesús Valverdek jarri duen definiziora iritsi. Hurrengo astean, alfabetizazio digitalaren inguruan arituko gara gelan eta espero dugu informazio gehiago eta zehatzagoa ematea. 

Eskerrik asko gure bloga irakurtzeagatik.

Sazusavi taldea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario