lunes, 8 de septiembre de 2014

Aurkezpena


Zeintzuk osatzen dute Sazusavi taldea?


Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolako 2. mailako lau ikasle gara. Pasaitar bat, Maialen Villena; Errenteriar bat, Naiara Zumeta; Arrasatear bat, Paula San Miguel eta Ermutar bat, Olatz Santos. 19-21 urte bitartean dauzkagu. 

Blog honetan gure IKT (Informazio Komunikazio Teknologia) proiektu eta lanak aurkeztuko dizkizuegu, gure prozesua ikus dezazuen. Lan hauen bitartez IKT-ak Lehen Hezkuntza arloan nola aplikatu azalduko dizuegu. Azken finean, hezkuntza eta teknologia berriak (ordenagailuak, arbel elektronikoak, tabletak...) geroz eta lotura estuagoa dute edozein klase edo ikasgaietan erabili daitezkeelako.

Bloggerren munduan hasi berriak garenez daukagun esperientzia apurrarekin ahalik eta hobekien egitea espero dugu, betiere erabilgarriak diren gaiak jorratuz eta bloga maiz eguneratuz. 

Bloga erabilgarria eta zuen gustukoa izatearen itxaropena dugu. Horregatik, gustatuko litzaiguke zuen oharrak edo iritziak jasotzea guk argitaratutako sarreren inguruan hobetu dezakeguna eta ondo egiten duguna jakiteko. 

Eskerrik asko aldez aurretik Sazusavi taldea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario